Bergara: Pazkoetan goitibehera lehiaketa antolatzeko batzarra deitu dute

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2011-04-05 00:00

Udalak deitu du batzarra, apirilaren 12rako, martitzena, 18:30ean, kultura etxean

Iaz, Mendekoste jaietan goitibehera jaitsiera egin zen San Martzialgo maldan. Lehenengo jaitsiera hark harrera ona izan zuen herritarren artean eta aurten ere egitea nahi lukete Udal arduradunek. Hala eta guztiz ere, iazko ekitaldiaren balorazioa egitean, jaitsiera antolatzeko jende gehiago behar zela ondorioztatu zuten. Hala, batzarra antolatu dute Udal arduradunek apirilaren 12rako, martitzenean, 18:30ean, kultura etxean.

http://goiena.net/albisteak/pazkoetan-goitibehera-lehiaketa-antolatzeko-batzarra-deitu-dute/


Utzi iruzkina: