Gaur, AHTren aurkako protesta Gernikako arbolara eraman dugu. Bertan, kide bat zuhaitzera igo eta goian kateatu da eta behean, talde bat lagun izan du protestarekin bat eginez. Ekintza honekin, Abiadura Handiko Trenarekin eta proiektu txikitzaile guztiekin egiten ari diren baso-mozketa eta triskantza salatu nahi ditugu. Ez al dute Itsasondon eta Goierrin egunotan AHTren obretarako botatzen ari diren zuhaitzek Gernikako Arbolak haina errespetu merezi?  Juntetxean aurki daitekeen informazio-erakusketan irakur dezakegunez, "zuhaitzak bizitzaren sinbolo eta politika- eta gizarte-bizitzan osagai nagusietarikoak ziran". Herritarrek arbolaren inguruan elkartuz batzarrak egiten zituzten eta bestalde, "gizakiak antzinatik izan du zuhaitzenganako errespetu ia erlijiosoa, munduaren ikuspegi animistaren aldetik gauza sakratu bihurtu dira". Eta horregatik, gaur, Gernikako Arbolari, honako abestiaren bidez, eskatzen diogu AHTren aurkako desobedientzia herri guztietara zabaltzea:   Gernikako Arbola zan bedeinkatua, arbasoek zeukaten arbola santutzat. Gaur diruak badauka gerizpe zabala, AHTren obrak lurra txikitua. Goierri eta Gernikan zuhaitzetara igota, GORA ERRESISTENTZIA DESOBEDIENTZIA!   Protesta hau Gernikan egin dugun bitartean, astelehena 28az geroztik, Itsasondon AHTren lanek kalteturiko eremuan, zuhaitzen defentsan zintzilikaturiko kideek protesta jarraitzen dute.   Bukatzeko, bihar, ostirala, Legorretako Berostegi auzoan, eremu kaltetuan, 11:00etan, egingo den zuhaitz-landaketa eta prentsa-agerraldira etortzeko deia egiten dugu, baita gure herri eta auzoetara AHTren aurkako salaketa eta protesta zabaltzera ere.   ZUHAITZEI SUSTRAIETATIK EUTSIZ!  Info7 (eguerdiko albistegia, abestia entzuteko)" />

Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/10/08 12:49:51.958000 GMT+2

Gernikako Arbola ere saltsan


Hona hemen ekintzaileen komunikatua:


Gaur, AHTren aurkako protesta Gernikako arbolara eraman dugu. Bertan, kide bat zuhaitzera igo eta goian kateatu da eta behean, talde bat lagun izan du protestarekin bat eginez. Ekintza honekin, Abiadura Handiko Trenarekin eta proiektu txikitzaile guztiekin egiten ari diren baso-mozketa eta triskantza salatu nahi ditugu.


Ez al dute Itsasondon eta Goierrin egunotan AHTren obretarako botatzen ari diren zuhaitzek Gernikako Arbolak haina errespetu merezi?


 Juntetxean aurki daitekeen informazio-erakusketan irakur dezakegunez, "zuhaitzak bizitzaren sinbolo eta politika- eta gizarte-bizitzan osagai nagusietarikoak ziran". Herritarrek arbolaren inguruan elkartuz batzarrak egiten zituzten eta bestalde, "gizakiak antzinatik izan du zuhaitzenganako errespetu ia erlijiosoa, munduaren ikuspegi animistaren aldetik gauza sakratu bihurtu dira".





Eta horregatik, gaur, Gernikako Arbolari, honako abestiaren bidez, eskatzen diogu AHTren aurkako desobedientzia herri guztietara zabaltzea:

 

Gernikako Arbola

zan bedeinkatua,

arbasoek zeukaten

arbola santutzat.

Gaur diruak badauka

gerizpe zabala,

AHTren obrak

lurra txikitua.

Goierri eta Gernikan

zuhaitzetara igota,

GORA ERRESISTENTZIA

DESOBEDIENTZIA!

 

Protesta hau Gernikan egin dugun bitartean, astelehena 28az geroztik, Itsasondon AHTren lanek kalteturiko eremuan, zuhaitzen defentsan zintzilikaturiko kideek protesta jarraitzen dute.



 

Bukatzeko, bihar, ostirala, Legorretako Berostegi auzoan, eremu kaltetuan, 11:00etan, egingo den zuhaitz-landaketa eta prentsa-agerraldira etortzeko deia egiten dugu, baita gure herri eta auzoetara AHTren aurkako salaketa eta protesta zabaltzera ere.

 

ZUHAITZEI SUSTRAIETATIK EUTSIZ!

 

Info7 (eguerdiko albistegia, abestia entzuteko)

Posted by: goierrikoahtez.2009/10/08 12:49:51.958000 GMT+2
Tags: tav aht gernika arbola | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru