ITSASONDON, AHT-REN LANEN EREMUAN, ZUHAITZ LANDAKETA EGITEKO DEIALDIA   Zuhaitzen defentsan hasitako desobedientzia-ekintzak aurrera darrai. Laguntza-taldeak, Eusko Jaurlaritzak Ordizia-Itsasondo eraikuntza-lanean ezarritako ingurumen-neurriak ere ez dituela betetzen salatu du.                 AHTren aurkako ekintzaileek desobedientzia-ekintzarekin jarraitzen dute Itsasondon zuhaitzetatik zintzilik eta aste honetarako hainbat ekimen antolatu ditugu; horien artean, datorren ostiral goizean burutuko dugun zuhaitz-landaketa azpimarratu nahi genuke. Landaketarekin, pasa den astean, Ertzaintzak babestuta, langileek eginiko baso-mozketa basati eta neurrigabea salatu nahi dugu.            Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza eta zuhaitz-mozketarako kontratatu zuten Iurretako "Txaleko" enpresa salatzen ditugu Ordizia-Itsasondo zatiko eraikuntza-proiektuak berak,  “Vigilancia ambiental y medidas correctoras” delakoaren kapituluan jasotako ingurumen-neurriak ez dituztelako inondik inora bete.  Aipatu proiektua Udaletxean bertan kontsultatu ostean, ezarritako ingurumen-neurriak inondik ere ez dituztela bete eta baso-mozketarekin, bertako baso mistoan aurreikusita zutena baino askoz ere eremu zabalagoa suntsitu dutela egiaztatu ahal izan dugu. Enpresa hori bera aritu da azken asteotan, Mariaratzeko lanetatik Beasaingo Erauskin auzoko hondakindegira egin nahi duten pista eraikitzeko eremuan ehunka zuhaitz botatzen.               Hala, Zubin errekaren eremuan, gutxienez, espezie autoktonoen multzoko 83 zuhaitz aurkitu ditugu moztuta, horietako asko mende erdi baino gehiagokoak. Horien artean, 19 haritz autoktono, 6 ezki, 3 lizar, 11 astigar, 8 haritz gorri, 14 gaztainondo, 24 haltz, gereziondo bat eta ehunka hurritz eta zumalakar zenbatu ahal izan dira, baso-ustiapeneko pinuez gain.  Aitzitik, eta baso-mozketa erabat neurrigabekoa izan dela frogatzeko, eraikuntza-proiektuak, “Trasplante de arbolado autóctono de interés” izenburua duen atalean, “los pies afectados en esta zona son unos 20-25" de los que propone trasplantar “alrededor de un tercio”. Hau da, baso-mozketak eremu zabalagoa hartzeaz gain, gainera, proiektuak "aleen aldatzea" aurreikusten du eta hori ez da inondik inora bete. Beraz, baso mistoa eta hariztiaren "eragina txikiagotzeko" “Vigilancia ambiental” kapituluan ezartzen diren neurri guztiak baztertu dituzte.               Izan ere, kapitulu hori hain da zehatza, horren pasarte batzuk hemen azaltzea nahi baikenuke. Adibidez, “Protección de la vegetación” atalean, honakoak babesteaz hitz egiten du: “las formaciones vegetales arbóreas y de ribera adyacentes, de forma que se evita así ocasionar daños innecesarios a la vegetación” eta “a ramas y copas de árboles contiguos”. Halaber, horretarako ere honakoa proposatzen du: “las ramas susceptibles de ser dañadas durante las obras deberán atarse con el fin de dirigirlas hacia arriba. Se utilizarán para ello tensores mediante los cuales se atará la rama a proteger al tronco del árbol, debiendo protegerse previamente las ataduras para evitar daños a tronco y rama”. Primeran! Nor da hori beteko dela ziurtatzearen arduradun?              Gure salaketak baserritar kaltetuek egin dutenarekin bat dator, Sustapen Ministerioak harro eta zakar ekin baitio lan horri, beren lurretan lanak hasiko zituztela jakinarazi gabe, ezta alegazioei erantzun eta nahitaezko desjabetzea egiteagatik legez aurretik egin beharko luketen diru-sarrera ere egin gabe.              Bitartean, zuhaitzetako erresistentzia-ekintzak aurrera darrai, desjabetu nahi duten eremuan kanpatua dagoen pertsona-talde batek lagunduta.  Egunotan, Zubin Errekako eremuko lan guztiak etenda jarraitzen dute.     Hori guztiagatik eta hemen aipatu ez ditugun beste hamaika arrazoigatik, kaltetutako eremuan, datorren ostiralean, hilak 9, 11:00etatik aurrera zuhaitz-landaketa egiteko deialdia zabaldu nahi dugu. Halaber, egunero, 19:00etan, zuhaitzetan zintzilik dauden pertsonei babesa adierazteko kontzentrazioa egingo da Berostegitik Zubinera doan bidean. Beraz, desobedientzia- eta erresistentzia-ekintza bultzatzen jarraitzeko deialdia egiten dugu, Itsasondo eta Legorreta artean dagoen Berostegi auzora hurbilduz eta herri eta auzoetara protesta zabalduz.   AHT-REN PROIEKTUKO BESTE ALTXOR BITXI BATZUK   AHTaren sustatzaileen zinismoa izugarria da. AHTren "onuren" artean, Ordizia-Itsasondo zatiko eraikuntza-proiektua idatzi zuen IDOM ingeniaritza-enpresak, "Análisis de sostenibilidad" (vigilancia ambiental, 13. eranskina) “mejora de imagen de la CAPV que repercutirá favorablemente la promoción exterior del territorio” aipatzen du. Besteak beste, honakoa dio: “el interés naturalístico de algunas zonas por las que transcurre el trazado podría atraer a turistas que utilizarían este medio de transporte para conocer desde el tren algunas zonas de interés paisajístico”. Gainera: “En cuanto al transporte de viajeros, los principales beneficiarios de la red ferroviaria serán lógicamente los usuarios de este medio de transporte. Este colectivo recoge principalmente a los individuos más desprotegidos y con menores ingresos económicos (v.g., estudiantes y jubilados), esto es, aquéllos que no disponen de un medio individual de transporte”.   Gaia bera hain larria izango ez balitz, barre-algara itzelak egingo genituzke!   ITSASONDON ZUHAITZEN DEFENTSARAKO EKINTZAREN LAGUNTZA TALDEA" />

Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/10/05 18:58:15.257000 GMT+2

Berostegin egindako sarraskiaren tamaina

Astebete daraman desobedientzia- eta erresistentzia-ekintzaileen laguntza-taldeak, Berostegin egin duten baso-mozketa neurrigabea izan dela dio eta ostiralean zuhaitz-landaketa deitu du, lan-eremuan, goizeko 11:00etatik aurrera. Hona hemen komunikatua:



ITSASONDON, AHT-REN LANEN EREMUAN, ZUHAITZ LANDAKETA EGITEKO DEIALDIA

 

Zuhaitzen defentsan hasitako desobedientzia-ekintzak aurrera darrai.

Laguntza-taldeak, Eusko Jaurlaritzak Ordizia-Itsasondo eraikuntza-lanean ezarritako ingurumen-neurriak ere ez dituela betetzen salatu du.

 

              AHTren aurkako ekintzaileek desobedientzia-ekintzarekin jarraitzen dute Itsasondon zuhaitzetatik zintzilik eta aste honetarako hainbat ekimen antolatu ditugu; horien artean, datorren ostiral goizean burutuko dugun zuhaitz-landaketa azpimarratu nahi genuke. Landaketarekin, pasa den astean, Ertzaintzak babestuta, langileek eginiko baso-mozketa basati eta neurrigabea salatu nahi dugu.

           Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza eta zuhaitz-mozketarako kontratatu zuten Iurretako "Txaleko" enpresa salatzen ditugu Ordizia-Itsasondo zatiko eraikuntza-proiektuak berak,  “Vigilancia ambiental y medidas correctoras” delakoaren kapituluan jasotako ingurumen-neurriak ez dituztelako inondik inora bete.  Aipatu proiektua Udaletxean bertan kontsultatu ostean, ezarritako ingurumen-neurriak inondik ere ez dituztela bete eta baso-mozketarekin, bertako baso mistoan aurreikusita zutena baino askoz ere eremu zabalagoa suntsitu dutela egiaztatu ahal izan dugu. Enpresa hori bera aritu da azken asteotan, Mariaratzeko lanetatik Beasaingo Erauskin auzoko hondakindegira egin nahi duten pista eraikitzeko eremuan ehunka zuhaitz botatzen.

              Hala, Zubin errekaren eremuan, gutxienez, espezie autoktonoen multzoko 83 zuhaitz aurkitu ditugu moztuta, horietako asko mende erdi baino gehiagokoak. Horien artean, 19 haritz autoktono, 6 ezki, 3 lizar, 11 astigar, 8 haritz gorri, 14 gaztainondo, 24 haltz, gereziondo bat eta ehunka hurritz eta zumalakar zenbatu ahal izan dira, baso-ustiapeneko pinuez gain.  Aitzitik, eta baso-mozketa erabat neurrigabekoa izan dela frogatzeko, eraikuntza-proiektuak, “Trasplante de arbolado autóctono de interés” izenburua duen atalean, “los pies afectados en esta zona son unos 20-25" de los que propone trasplantar “alrededor de un tercio”.

Hau da, baso-mozketak eremu zabalagoa hartzeaz gain, gainera, proiektuak "aleen aldatzea" aurreikusten du eta hori ez da inondik inora bete. Beraz, baso mistoa eta hariztiaren "eragina txikiagotzeko" “Vigilancia ambiental” kapituluan ezartzen diren neurri guztiak baztertu dituzte.

              Izan ere, kapitulu hori hain da zehatza, horren pasarte batzuk hemen azaltzea nahi baikenuke. Adibidez, “Protección de la vegetación” atalean, honakoak babesteaz hitz egiten du: “las formaciones vegetales arbóreas y de ribera adyacentes, de forma que se evita así ocasionar daños innecesarios a la vegetación” eta “a ramas y copas de árboles contiguos”. Halaber, horretarako ere honakoa proposatzen du: “las ramas susceptibles de ser dañadas durante las obras deberán atarse con el fin de dirigirlas hacia arriba. Se utilizarán para ello tensores mediante los cuales se atará la rama a proteger al tronco del árbol, debiendo protegerse previamente las ataduras para evitar daños a tronco y rama”. Primeran! Nor da hori beteko dela ziurtatzearen arduradun?

             Gure salaketak baserritar kaltetuek egin dutenarekin bat dator, Sustapen Ministerioak harro eta zakar ekin baitio lan horri, beren lurretan lanak hasiko zituztela jakinarazi gabe, ezta alegazioei erantzun eta nahitaezko desjabetzea egiteagatik legez aurretik egin beharko luketen diru-sarrera ere egin gabe.

 

           Bitartean, zuhaitzetako erresistentzia-ekintzak aurrera darrai, desjabetu nahi duten eremuan kanpatua dagoen pertsona-talde batek lagunduta.  Egunotan, Zubin Errekako eremuko lan guztiak etenda jarraitzen dute.

 

 

Hori guztiagatik eta hemen aipatu ez ditugun beste hamaika arrazoigatik, kaltetutako eremuan, datorren ostiralean, hilak 9, 11:00etatik aurrera zuhaitz-landaketa egiteko deialdia zabaldu nahi dugu. Halaber, egunero, 19:00etan, zuhaitzetan zintzilik dauden pertsonei babesa adierazteko kontzentrazioa egingo da Berostegitik Zubinera doan bidean. Beraz, desobedientzia- eta erresistentzia-ekintza bultzatzen jarraitzeko deialdia egiten dugu, Itsasondo eta Legorreta artean dagoen Berostegi auzora hurbilduz eta herri eta auzoetara protesta zabalduz.

 

AHT-REN PROIEKTUKO BESTE ALTXOR BITXI BATZUK

 

AHTaren sustatzaileen zinismoa izugarria da. AHTren "onuren" artean, Ordizia-Itsasondo zatiko eraikuntza-proiektua idatzi zuen IDOM ingeniaritza-enpresak, "Análisis de sostenibilidad" (vigilancia ambiental, 13. eranskina) “mejora de imagen de la CAPV que repercutirá favorablemente la promoción exterior del territorio” aipatzen du. Besteak beste, honakoa dio: “el interés naturalístico de algunas zonas por las que transcurre el trazado podría atraer a turistas que utilizarían este medio de transporte para conocer desde el tren algunas zonas de interés paisajístico”. Gainera: “En cuanto al transporte de viajeros, los principales beneficiarios de la red ferroviaria serán lógicamente los usuarios de este medio de transporte. Este colectivo recoge principalmente a los individuos más desprotegidos y con menores ingresos económicos (v.g., estudiantes y jubilados), esto es, aquéllos que no disponen de un medio individual de transporte”.

  Gaia bera hain larria izango ez balitz, barre-algara itzelak egingo genituzke!

 

ITSASONDON ZUHAITZEN DEFENTSARAKO EKINTZAREN LAGUNTZA TALDEA


Posted by: goierrikoahtez.2009/10/05 18:58:15.257000 GMT+2
Tags: legorreta tav berostegi aht itsasondo | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru