Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/11/11 18:08:49.559000 GMT+1

AHTren hainbat aurkarik lur batzuk hartu dituzte Itsasondon, haien espropiazioa eragozteko

AHTren hainbat aurkarik Itsasondoko lur batzuk hartu dituzte,
haien expropiazioa eragozteko
Gaur ,goizean, Itsasondon (Gipuzkoa) AHTren aurkako hamarnaka lagunek lur batzuk hartu dituzte ­-pinudi bat­-, Espainiako Gobernuko ordezkariek gaur egin nahi zuten lur horien behin-betiko desjabetza (Akten Altxamendua) eragozteko. Expropiatzaileak lur horietara inguratu dira baina ez dira barrura sartu lurra markatzera,  jendeak lur horietatik AHTren aurkako oihuak botatzen zituen bitartean, eta espropiatzaileei handik alde egiteko eskatzen zieten bitartean. Protesta ekintza ikusita, Ertzaintza inguratu da eta pinudian zegoen jendea kamaraz grabatzen saiatu da;  azkenean atzera egin dute bai Espainiako Gobernuko ordezkariek eta teknikoek eta baita Ertzaintzak ere, lurretara sartu gabe.
Hala ere, ez dute gaur Itsasondotik esku hutsik joan nahi izan, eta halamoduz akta  altxatu dute.  LAPURRETA GALANTA! Bertan zen lurjabeak, ordea, ez du hori onartu eta  uko egin dio akta sinatzeari, irregularitate ugari ikusi dituelako. Hasteko, lurjabeak dio berari bidali dizkioten  planoak eta gaur erakutsi dizkiotenak ez zirela berdinak. Bestetik, lurra markatu gabe altxatu dute akta. Horregatik guztiagatik, lurjabea  errekurtsoa jartzea aztertzen ari da, irregularitateak argudiatuta, gaurko akta altxatzea bertan behera gelditu dadin. 
Protestak iraun duen  denbora guztian, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak deituta,  50 lagun inguruk elkarretaratzea egin dute Berostegi auzoan, Itsasondo-Legorreta artean, gaur egin asmo zuten Akten Altxamendua salatzeko.
Gaur ere garbi utzi digute denaren eta denen gainetik obrekin jarraitu nahi dutela, edonola bada ere. AHTren sustatzaileek lehenbailehen egin nahi dute lur horien desjabetza; hain justu, interes berezia dute lur hauetan, ahalik eta azkarren hasi nahi dutelako bertan tuneleko irteera egiten, obrak Ordiziako Mariaratzetik Itsasondora zabaltzeko. Egoera larria da benetan. Ordiziako Mariaratzen AHTren lanak hasi zirenetik triskantza egin dute. Paraje ederra izandakoak zabortegia dirudi, tuneleko aho beltz izugarriarekin. Ordizia eta Itsasondo arteko 2,8 km-ko tunel hori egiteko 400.000 m3 lur ateratzea pentsatzen dute eta horrekin lotuta, Goierrin bertan 5 harrobi ireki nahi dituzte.
Gogoratu behar da, lurjabeen eta kaltetutako udalen eskaerari kasurik egin gabe,  Espainiako Sustapen Ministerioko arduradunek udan, uztailaren 9an,  AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua, zuzenean, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan egin nahi izan zutela.  Hala ere,  ez zen posible izan, deituta zeuden lurjabe batzuk eta Legorretako eta Itsasondoko udaletako  ordezkariak bertara azaldu ez zirelako. Espainiako Sustapen Ministerioak irailaren 11rako egin zuen Akten Altxamendurako bigarren deialdia, baina orduan ere bertan behera gelditu zen,oraingoan  herri mobilizazioaren ondorioz, AHTren aurkari  ugari elkartu baizen egun horretan proiektuaren kontrako desadostasuna agertzera. Hainbat lagun lehenik Legorretako udaletxe barruan lotu ziren eta ondoren Itsasondoko udaletxeko sarrerako eskaileretan gauza bera egin zuten, expropiatzaileei udaletxean sartzea oztopatuz. Sinatze-ekitaldia berriz ere egin gabe gelditu zen. Itsasondoarrek nahi ez duten proiektu bati frenoa jartzea lortu genuen egun horretan.
 Itsasondon 2006.urtean Udalak  deitutako  herri-galdeketan itsasondoarren gehiengoak argi esan zuelako egitasmoaren aurka daudela. Itsasondoko Udalak  behin eta berriz jakinarazi dio Espainiako Sustapen Ministerioari eta Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzari, Udalak azpiegitura honen aurka egoteko arrazoi asko izateaz gain  desjabetzak aurrera eramateko erabili duten prozesua ez dela garbia izan.
Gaur  ere Itsasondon,  beste behin ez dute garbi jokatu;  azkar, gaizki eta  halamoduz akta altxatuz
 
Guk gure aldetik, AHT gelditzen jarraituko du, indarrak bilduz.
 
Denon artean geldituko dugu! AHT-RIK EZ!

Posted by: goierrikoahtez.2008/11/11 18:08:49.559000 GMT+1
Tags: lu aht espropiazio | Permalink | Comments (0) | References (1)

References

...zio gehiago nahi du Lasserrek AHTren hainbat aurkarik lur batzuk hartu dituzte Itsasondon, haien espropiazioa eragozteko Goierriko Elkarlana

Reference by:  AHTren hainbat aurkarik lur batzuk hartu dituzte Itsasondon, haien espropiazioa eragozteko | AHT gelditu! Elkarlana 2008/11/11 21:04:47.240000 GMT+1

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru