Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2010/06/17 10:12:53.041000 GMT+2

Manifestazio nazionala Bilbon larunbatean



AUTOBUSAK GOIERRITIK

Izena ematea ohiko lekuetan. Azken eguna ekainak 17.


Posted by: goierrikoahtez.2010/06/17 10:12:53.041000 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2010/02/01 20:02:4.152000 GMT+1

Manifestazioa Tolosan




Posted by: goierrikoahtez.2010/02/01 20:02:4.152000 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (3) | References (0)

2010/01/21 09:49:16.090000 GMT+1

MANIFESTAZIOA HENDAIA IRUN




Posted by: goierrikoahtez.2010/01/21 09:49:16.090000 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (1) | References (0)

2009/12/04 12:36:3.062000 GMT+1

Esku hutsik Sustapen Ministeriokoak bueltan Madrilera

Gaur ere, abenduak 4, Ordizia-Itsasondo zatiko "aldaketak" zirela eta, akten altxamendua egiteko asmoarekin etorri dira Sustapen Ministerioak Itsasondo eta Legorretara. Gaur ere, pasa den astean bezala, esku hutsik itzuli behar izan dute Madrilera, akten altxamendua bertan behera utzita.


Posted by: goierrikoahtez.2009/12/04 12:36:3.062000 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/11/12 10:43:34.191000 GMT+1

Gaur ere akten altxamendua bertan behera Legorretan

Gaur goizeko 9:00etan ziren hastekoak AHTren lurren desjabetzak Legorretako Udalean. Sustapen Ministerioko ordezkariak iritsi direnean, ordea, jende andana aurkitu dute Udaletxe aurrean protesta egiten eta baita barruan ere. Sartu ezin zutela ikusirik, akten altxamendua bertan behera uztea erabaki dute. Ertzainek, aldiz goiz goizetik hartu dute Legorretako Udaletxe aurrea eta ez diete elkarrateratuei udaletxeko atera hurbiltzen ere utzi. Sustapen Ministeriokoak etorri diren bidetik itzuli behar izan dute "lapurrak" eta "alde hemendik" oihu artean.

Posted by: goierrikoahtez.2009/11/12 10:43:34.191000 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/11/11 19:42:31.017000 GMT+1

Akten altxamendua bertan behera Itsasondon

Gaur goizean, Espainiako Sustapen Ministerioak AHTren "Legorreta" zatiko akten altxamendua egiteko asmoa zuen Itsasondon, baina 2 lagun Itsasondoko Udaletxean kateatuta aurkitu dituzte eta desjabetzeak bertan behera uztea erabaki dute. Hogeita hamar lagun inguru bildu dira AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako elkarretaratzean. Atean kateatutako bi pertsonak atxilotuta eraman dituzte eta eguerdian aske utzi dituzte "desordena publikoak" leporatuta.

11:00etan, Sustapen Ministerioko ordezkariak Tolosara joan dira akten altxamendua Udaletxean egitera. Bihar, 9:00etan, Legorretara joango dira, goiz guztian zehar bertako lurjabeen lurren akten altxamendua egiteko asmoz. Hori dela eta, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea deitu du 8:30ean Legorretako Udaletxe aurrean. 11:00etan, berriz, Manifestazioa burutuko da Legorretako kaleetan zehar.

Informazioa gehiago: http://itsasondo.hitza.info/albisteak/59154/AHTren_desjabetze_aktak_sinatu_gabe_gelditu_dira_protestak_direla_eta.htm

Posted by: goierrikoahtez.2009/11/11 19:42:31.017000 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/11/10 15:27:29.076000 GMT+1

Fomento LAPURRA

Euskal Yaren Legorretako zatia desjabetu nahi du Sustapen Ministerioak asteazkenean, hilak 11, Itsasondon eta Tolosan, eta ostegunean, hilak 12, Legorretan. Lapurreta horren aurrean, AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzeak eta manifestazioa deitu ditu hiru herrietan.

MANIFESTAZIOA, osteguna, azaroak 12, 11:00etan Legorretan.


Posted by: goierrikoahtez.2009/11/10 15:27:29.076000 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/11/06 17:32:17.421000 GMT+1

AHT: zuen negozioa, gure miseria

Gaur goizean, Euskal Herrian inoiz egin nahi izan den azpiegitura xahutzaile, antisozial, antiekologiko eta izugarrienaren sustatzaileek, beren ideia majikoak gorputza dutela eta benetakoak direla gizarte osoari aurpegiratzeko beste ekintza batean, Beasain Ekialdea deitzen duten zatiaren lehen harria "jarri" dute Mariaratzen.


Hori salatzeko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta, 25 lagun inguruk elkarretaratzea egin dute, AHTak gutxi batzuei ekarriko dieten onura eta gehiengoari ekarriko digun miseria salatzeko.


Horrekin batera, nola ez, erakundeetako ordezkariek "euskal gizartearen gehiengoa alde dagoela" gogorarazi nahi izan diete herritarrei. "Alde zaude, ezta?" Bilbotik Valentziara 4 ordutan joateko "aukera" izango dutela esan besterik egiten ez digutenean, "aukera" bai, baina nork erabili ahal izango du aukera hori eta noren eta zeren bizkar? Dirudunentzat egin nahi duten azpiegitura "publiko" horrek, eraikuntza-kostu imajina ezinak izateaz gain, mantentze-lan izugarriak baititu... beraz, nork ordainduko du exekutibo lanpetu horren bidaia? Lan egiteko (hau da, beharrerako) diru-laguntzak behar badituzte Valentziaraino joan behar dutenek eska ditzatela Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Sailean... langabezian geratu diren, ERE batean dauden edota esplotazioa pairatzen dugun beste guztiok bezalaxe.

Posted by: goierrikoahtez.2009/11/06 17:32:17.421000 GMT+1
Tags: negozioa negocio | Permalink | Comments (8) | References (0)

2009/11/05 11:13:0.764000 GMT+1

Zuen negozioa, gure krisi ekonomikoa!

Bihar, azaroak 6, ostirala, Patxi López Beasain Este-ko lehen harria jartzera etorriko omen da Mariaratzera. Hori dela eta, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea egingo du Mariaratzen 12:00etan.

Posted by: goierrikoahtez.2009/11/05 11:13:0.764000 GMT+1
Tags: lópez beasain patxi lehendakaria mariaratz | Permalink | Comments (1) | References (0)

2009/11/05 11:11:17.634000 GMT+1

AHTren desjabetzarik ez!!!

Posted by: goierrikoahtez.2009/11/05 11:11:17.634000 GMT+1
Tags: tav desjabetzeak aht expropiaciones | Permalink | Comments (0) | References (0)