NEKAZARITZA ESPAZIOEN ERABILERAK

geografia 1456133191631 geografia | 2007-06-13 20:57

Espainiako lurzoruaren nekazaritza erabileren banaketa espazioan: %32,34laborantza lurrak, %14,57 belardi naturalak eta bazkalekuak, %35,03 baso lurrak, %18,06 bestelako lurzoruak.

Nekazaritzako lurzoruaren erabileraren aldaketak:

-nekazaritza-sektoreak nekazaritzarako azken produkzioari emandako hiru osagai tradizionalak aldatu dira:nekazaritzak pisua galdu du, ablentzaintza irabazi, baso produkzioa orekatua.Dietaren aldaketen eta kontsumo ohituren emaitza da.

-Nekazaritzako espazioaren erabilera berriak: etxebizitzak, industria, aisialdia, zerbitzua...

Nekazaritza jarduera

Nekazaritza tradizionala polilaborantzan oinarritzen zen, teknika atzeratuak eta landatze sistema estentsiboak; eskulan ugari behar zen.Etekinak txikiak ziren eta produkzioa autokontsumora edo merkatu nazionalean soberakinak saltzean bideratzen zen batez ere.

Gaur egun aldaketa ugari egon dira. Nekazaritza-egiturako aldaketak espezializazioa, teknifikazioa eta intentsifikazioa dira. Nekazaritza espezializaziorako joera du gune bakoitzean ondoen hasten diren produktuetan. Teknika modernoak erabiltzen dira.

-Mekanizazioa garitu egin da(traktoreak, uzta makinak...) Batzuetan ustiapena neurrien gainetik dago baina familia bakoitzak bere makinak ditu, ez dago kooperatibismoa oso landuta. 90eko hamarkadatik aurrera mekanizazioaren gorakada gelditu egin da merkatua ase egin delako.

-pestizida eta ongarrien erabilerak gora egin du sail ureztatuetan bereziki.

-Hazi hautatuak eta uzta transgenikoak erabiltzen dira lehorteak, izozteak, izurriteak eta abar hobeto jasateko.

-Teknika berriak erabiltzen dira. Lur estaltzea(lurzorua plastiko zerrendaz estali), hareaz estaltzea(lurzoruan simaur geruza bat eta gainean harezko beste bat), berotegiak(plastikoz estalitako egitura finkoak), laborantza hidroponikoa(lurzorurik gabe, errautsez edo harez eta gatz ez organikoz elikatuz, batez ere loreekin).

Nekazaritza intentsiboa pisua irabazten doa estentsiboaren aurrean, lugorriak gutxitu eta ureztaketa hedatu da.

-Ureztaketak asko hedatu dira XX. mendean, estatuari esker gehien bat. Batuzetan ureztaketa intentsiboak dira, aire zabalean edo berotegietan. Urtean bi edo hiru uzta lor daitezke.Beste batzuetan ureztaketa estentsiboak dira, uzta bakarra ematen dute baina etekin askoz handiagoa dute.


Utzi iruzkina: