Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/06/13 21:00:56.578000 GMT+2

EUSKAL HERRIKO LANDA ESPAZIOAK

Euskal Herriko nekazaritza espazioaren ezaugarriak ez dira berdinak horregatik bi isurialdeetakoak ezberdintzen dira.

Euskal herrian, nekazaritza jarduerak pisua galdu du 1960ko hamarkadatik aurrera(nekazaritzan izandako modernizazio eta industria eskariaren eraginez).

Atlantikoko Landa espazioa.

-Isurialde atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu(Bizkaia, Gipuzkoa, Arabako eta Nafarroako iparraldea eta Euskal Herria kontinentala).

-Inguru fiskoak erliebe malkartsua du, espazio lauak urriak, klima ozeanikoa, lurzoruaren kalitatea erdipurdikoa.

-Nekazaritza egiturari dagokionez, nekazaritzan diharduen biztanleria urria da. Ustiapen sistema baserriaren inguruan antolatu, pribatua da, neurri txikikoa.

-Lursailak berezko zuhaixken bidez mugatzen dira bocage itxurako paisaia eratuz.

-Teknikari dagokionez mekanizazioka zailtasunak dauzka

-Laborantza sistema intentsiboa, ortuariak eta esnea.

-Populatzea sakabanatua

-Landa espazioaren erabilera asko garatu da berandu heldu zelako industrializazioa. Lanaldi partzialeko nekazaritza da oso ohikoa, hau da nekazaritzaz aparte beste lanen bat duten nekazariak. Behien hazkuntza da nagusi, ardien hazkuntzak gorantz egin duen arren. Basogintza azaleraren %55a hartzen du, batez ere konifero exotikoak sartu direlarik(pinua, eukaliptoa).

Isurialde mediterraneoko landa-espazioa

-Isurialde atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko banalerroaren hegoaldeko lurrak hartzen ditu.

-Erliebea egokiagoa da laborantzarako, klima mediterraneoaren antza, lurzoruak egokiagoak.

-Nekazaritza egitura biztanleria nahiko handia da, lanak mekanizatuagoak daudelako.

-Lursailak handiagoak dira.

Teknikei erreparatuz modernizazioa nabarmena da.

-laborantza sistema espezializatua.

-populatzea pilatua da

-landa espazioaren erabilera laborantza espezializatuan oinarritu. Zerealak(Arabako lautadan, haranetan mendialdean baita Nafarroako Sakanan) Bazken(garagarra) eta oleaginosoen (ekilorea)azalera hazi da, lekadunak ia desagertuta. Mahastiak(Errioxa Arabarrean nagusi) Inguru horretan ia labore bakar bihurtu da eta asko hedatu da. Estatuan asko murriztu da. Errioxako ardoen prezioak gora egin du, jatorrizko deiturako ardoen barruan dagoelako.  Ustiategi txiki baina errentagarriak dira, produktibitate handikoak. Laborantza ureztatua, (Nafarroan eta Araban nagusi, Ebroren eta ibaiadarren lautada alubialetakoa) artoa, azukre erremolatxa, frutak eta ortuariak. Basogintza lurraldearen %40,8hartu eta hostozabalek horren %30a.

Landa espazioaren antolamendua

Euskal landa espazioak zenbait arazori egin aurre, eta horrela hau antolatzeko politikak daude abian.

Europar batasunak Euskal herriaren zati handia Mendiko nekazaritza Inguru izendatu du baldintza topografikoak direla eta; baina badaude arazo zehatzak badituztenak eta 2. helburuko inguru izendatuak izan direnak (Enkarterriak, Arratia harana, Arabako mendialdea, Tolosaldearen eta Urola Kostaren zati bat, Pirinioen ingurua eta Nafarroaren erdialdea). Hauek laguntzak jasotzen dituzte, eskualdeen arteko garapena berdintzeko, garapen endogenerorako.

Euskal Autonomia Erkidegoko landa espazioaren antolaketaren bidez, Landaren Garapen Iraunkorrerako Planean zehaztuta, arazo horiei modu bateratuan egin nahi zaie aurre, neurri batzuen bidez: baserrietako biztanleria gaztetu erretiroak aurreratuz eta baserritar gazteei laguntzak emanez. Lursailak batu, teknikak gaurkotu, azpiegiturak berritu, nekazaritzarako produktuei balioa emanez, sektoreko jarduerak ugaritu, baserriko turismoaren bidez, baserriko oinarrizko egiturak hobetu, baserriko paisaiari eta kultura balioei eutsi, ingurumen arazoak konpontzea...

Posted by: Ainhoa.2007/06/13 21:00:56.578000 GMT+2
Tags: espazioak landa herriko euskal | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru