Geograzia Erradikala

geobloga 1456133190810 GEOBLOGA | 2009-05-16 21:20

GEOGRAFIA ERRADIKALAREN ARGITARA

 

60. hamardaka bukaerako testuinguru historikoa aski mugitua zen. Sistema kapitalistaren kontradikzioak jendartea astintzen ari ziren eta herrien eta herritarren  borrokak gorantzko bidean zeuden. Giro horretan sistemaren zerbitzura zegoen Geografia positibista gainditzeko Geografia Erradikalak argia ikusi zuen. Geografia honek arazo sozialen erroetara jo nahi zuen, bidegaberiak ezabatzeko sakoneko aldaketak bultzatuz. Horregatik, Geografia Erradikalak sozialki esanguratsuak ziren ikerketa gai berriak landu zituen: azpigarapena, hirietako bidegabekeri sozialak, pobrezia, bazterketa… Noski, egoera guzti hauek sistema kapitalistak eragindakoak zirela zioten. Modu berean, ordura arte nagusi zen Geografia posibistari hiru kritika nagusi egin zizkion: (1) errealitate geografikoak ikusmolde espazialera murriztea, eskema sozialak aintzat hartu gabe; (2) espazioaren azterketa kapitalarentzat erabilgarria zen teknologia espaziala garatzeko tresna zela eta (3), azterketa positibistak bilatzen zituen espazio-lege unibertsalak ez zirela egokiak, gizartearen arabera espazio-antolaketa desberdinak baitzeuden. Gauzak horrela, espazioaren kudeaketa teknokratikoan aritzeko uzkur ageri ziren, horrek, egungo ordenu bidegabearekin konpromezu handia eskatzen baitzuen. Hala, geografialari erradikalek proposatzen zuten alterbatiba  hau zen: geografoen ezagutza guztia eraldaketa sozialarekin hitz-emanak zeuden klase eta talde sozialen eskuetan jartzea.

 

Ahalegin horretan, Geografia Erradikalaren bide berriak jorratzeko Amerikako Estatu Batuetan Antipode aldizkari agertu zen. Frantziar estatuan berriz Hérodote eta Espainiar estatuan, dagoeneko desagertu den Geocrítica. Argitalpen hauetaz gain ikerketa desberdinak egin ziren eta beste askoren artean David Harvey bezalako egileak nabarmendu ziren. Geografia Erradikalaren gerizpean ildo desberdinak garatu  ziren Geografia marxista eta geografia humanista adibidez.

 

 


Utzi iruzkina: