Bidezko merkataritza

geobloga 1456133190810 GEOBLOGA | 2009-05-25 19:26

EGUNGO ELIKAGAI EREDUA

 

  Egun, planetako bazter guztietara zabaltzen den, “Globalizazio” izenarekin deitua izan den sistema kapitalistaren fase berri honek, hainbat alor eta ikuspegi desberdinetan dauka eragin, erronka berriak piztarazi dituelarik bai ekonomia, ingurugiro eta gizarte mailetan.

 

  Ondorengo lerroak probestuz, mundu mailako eskala hartzen duen fenomeno honek proposaturiko elikagaigintzaren inguruko eredua, era ahalik eta sintetikoenean azaltzen ahaleginduko gara, lan honetarako ezinbestekotzat izango dugularik eredu honen zenbait euskarrien ezagupena. Esandakoari jarraituz, agerian geratzen da egungo eredu honen oinarriak bereziki bi direla: Batetik, erregai fosilekiko menpekotasun nabaria eta bestetik enpresa trasnazional edo multinazionalen mundu mailako botere hegemonikoa.

 

  Behin eredu sozialistak proposaturiko  ikuspegi sozioekonomikoaren oztopoak gainditu izanaren ondoren, sistema kapitalistak ez du inolako trabarik aurkitu, merkatu askean oinarrituriko bere garapenerako. Denborak aurrera egin ala agerian geratu da, behin estatuek bere botera galdu eta merkatu askearen dinamiken menpe geratzearen ondorenean, kapital handien pilaketen garaiari abiada jarri zitzaiola. Bide honetatik ematen da, arlo ekonomiko zehatz baten kontrol espezializatuan jardungo duten enpresa handi edo multinazionalen gailentzea, hauek era askotakoak izan daitezkelarik: Informatikoak, garraioetakoak, telekomunikazioetakoak, finantzariaok edota guri dagozkigun elikagaigintzakoak besteak beste. Mamu komunistak aldentzean, mendebaldeko estatuek tankera honetako enpresetan jarri zuten bere konfiantza guztia, hauek lanaren sortzaile eta gizarteraentzat baliagarriak izan zitezkeen teknologia berrien aplikaziorako sustatzaile izango zirelakoan, honetarako merkatuak bere kabuz erregulatzeko ahalmena duen printzipioa erabat bereganatuz.

 

  Lanaren sortzaile diren aingeru salbatzaileak bailira harturiko multinazionalen erakarri behar izatearen ideia honekin, gobernuak hainbat kontsezio legal eta ekonomiko egitera beharturik ikusi izan dute bere burua, eragin eta boterea behin behinekoz behintzat galduz. Honen ildotik, goraipatzen duten sistemaren helburu nagusia bilatuz, multinazionalek aldaparik gabeko bidea izan dute ahalik eta kosturik murritzenekin, etekinik handienak lortzearen maxima betetzeko. Guzti hau ordea, bai  70. hamarkadaren aurretik eta naiz eta bestelakaok entzun, bai ondorenean ere energia fosil baten ustiaketa eta erebilpen masiboan sustengatu da, noski petrolioa dugularik mintzagai, zeinari, gasa ere batu dakioken.

 

  Aurrekoa presente edukiz eta jada gure gaiari helduz, ikusgarria da, nola tankera honetako enpresek erabateko kontrola lortu duten, gizakiarentzako hain garrantzitzua den elikagaigintzan, gizarte osoa menpekotasun sakon baten murgilaraziz. Beti ere, aurretik aipaturiko helburu nagusiarekin, entitate hauen eragina jada, ez da soilik fase guztiko atal konkretu batera mugatzen baizik eta serie guztiara zabaltzen ari da, produktuen ekoizpenetik hauen salmentaratzeraino. Gainera, errentagarritasuna optimizatze bidera, ekoizpenetik salmentara bitarteko zirkuituen etengabeko luzapen bat ematen ari da, kateari fase berriak atxikituz eta lana are gehiago zatikatuz. Zatikatze honekin lortzen da, espezializazioa erabatekoa izatea ekoizpena areagotuz, normalean hegoaldeko herrietakoak diren langileen ahalmena baretzea beste irtenbiderik ez izateagatik eta azkenik, bezeroarentzat merkaturatze prezio nahiko erakargarri bat eskaintzea, bitartekaritza fase guztian etekin nabarmenak lortuz. Esan bezala, ekoizpenaren fase bakoitza munduko bazter desberdin baten aurrera eramaten duen eredu hau errealitate bilaktu duena, erregai gordin merkeen aukera eskuragarri egon izana da. Horrela, egungo elikagai industria, petroleo eta gasaren erabilpen izugarri baten oinarritzen da, ongarri eta izurrikarien sortzetik, ustaren ereite eta jasotzetik igaro, industria hau ahalbideratzen duten azpiegitura guztietatik pasa (errepide, kamioi, itsasontzi, nekazal makinaria, prozezatze biltegiak …) eta azkenean, salmentaratze aurretiko prozesu guztietara iritzi arte (plastikozko enbalajeak, paperezko etiketatzeak, metalezko itzidurak…)

 

  Arestian esandakoak eragiten du, garraio eta berogailu erebilpenekin batera, elikagaigintza industria,  munduan erregai fosil gehien erabiltzen duenetariko bat izatea, ingurugirora negutegi izaerako gas izurketa nabarmen bat bideratuz, ironikoki, datozen urteotan negutegi efektua industria honentzat erronka latzenetarikoa izan daitekeen bitartean. Besteak beste egungo ereduaren isla dira, lurzoruen higadura, uraren gainindusketa, basamortutzea, izurrite asko eta asko edota “encefalopatía espongiforme” bezalako gaixotasunak. Ingurugiroari egindako ekarpenez gain ordea, egungo elikagaigintza ereduak, lehen azaldu bezala, munduko nekazal langile komunitate txiroenetan ere badu eragin garbia, lekuan lekuko gobernuen baimenez, trasnazionalak beraien lurretaz jabetu eta komunitate hauetako kideen burujabetza behin betikoz galaraziz.

 

  Ikusitako eredu diskutigarri honen aurrean ordea, badago oraindik esperantzarako zirrikiturik. Egia esan esperantza hau ez da bereziki mobilizazio sozial baten eskutik etorritakoa, ereduak berak duen akats baten ondoriozkoa baino. Izan ere, behin eta berriz errepikatu denez, eredu honek energia iturri fosilekiko duen dependentzia erabatekoa da eta dirudienez hauen gailurra ukitzear gaude, honek kinka larrian jarriko duelarik erregai merkeen eskuratze gaitasuna.

 

  Esandako guztiagatik, ezibestekoa da, bai ekonomi, gizarte eta ingurugiro ikuspegi batetik sustengagarria ez den eredu honen bukaera eragitea, honetarako alternatibak badirelarik. Komeneigarriena litzateke, presente edukitzea hartu beharreko lehen neurri eta beharbada eraginkorrena benetan beharrezko den kontsumo maila batera murriztea dela. Oinarri hau ahaztu barik, egokia litzateke bidezko merkataritzaren praktikaren orokortze baten alde egitea, beti ere ekoizpen-kontsumo zirkuituak ahalik eta laburrenak direla zainduz.

 

  Proposaturiko bidezko merkataritza honek bitartekaririk gabeko ekoizte-salmentaratze zirkuitu labur batean du bere oinarria. Irizpide hau kontutan harturik, nekazari langileak prezio arrazoigarri bat jasotzen du ekoiztutakoaren truke eta bai produktu hauen inportadora eta dendariek ere eguneroko bizimodua aurrera ateratzeko besteko soldata eskuratzea ziurtatzen dute. Eredu honetan gainera, batetik, ekoizleek, besteak beste, umeak ez enplegatzearen, ingurugiroarekin errespetagarriak diren tekniken erabilpenaren, elkarte ireki eta demokratikoetan funtzionatzearen eta jasotakoaren zati bat bere komunitate ekintzetara bideratzearen konpromesua hartzen dute eta bestetik, inportadorek, bidezkoa den ordaina ematearen, ordainaren zati bat aurreratzearen eta erlazio komertzial epe luzeko bat mantentzearen konpromesua bereganatzen dute, bidezkoagoa den sistema bat sortaraziz. Beti ere, errepikatu dugunez, tokian tokiko bidezko produktuen kontsumoa da bidezko merkataritzarik eraginkorrena hurbiltasunak erregaiekiko dependentzia eta zirkuituaren luzepena gehiago murriztuko baititu.

 

  Amaitzeko beraz, esan beharra dago, alferrik galdu ezin daitekeen aukera baten aurrean ikusten garela, behingoz, erregai fosilekiko hain menpeko ez den, gizarte kohesioa ekartzen duen eta ingurugiroarekiko errespetagarria den eredu berri bateri abiada jartzeko, honetarako gizarte kontzientziazioa ezinbesteko tresna dugularik.    

 

 MIKEL


Utzi iruzkina: