BERTXOKO, lurrikara Gasteizen

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2009-11-20 12:59

Pasa den ostegunean, Azaroak 19, Bertxoko sariketak hirugarren eta azken final aurrekoa ospatu zuen. Bertan Eneko Lazkoz, Ekaitz Samaniego, Iker Agirre, Aitor Urbieta, Jone Uria eta Enaitz Alustiza ibili ziren nor baino nor Idoia Beitiaren esanetara. Giro ezin hobea, Errexala elkartea lepo, bertsolariak fresko eta publikoa bero. Saio honek gozamenaz gain,finala erabakita utzi du.

Finala Abenduaren 4an izango da Aramaioko sagardotegian, arituko direnak: Ander Solozabal, Jokin Labayen, Mikel Artola, Iñaki Viñaspre, Jone Uria eta Enaitz Alustiza. Han ere giro aparta eta saio ona, ANIMATU ZAITEZTE!

 

Hona hemen bideo batzuk zuek goza dezazuen:

AGURRAK

KOPLETAKO SAIOA

ENEKO LAZKOZ BAKARKAKA


Utzi iruzkina: