sanjuanak.com

gaste 1456133099660 GASTE | 2008-06-17 10:51


Martxan dau sanjuanak.com! Bertan sanjuanei buruzko informaziñua, berrixak eta argazki eta bidixuak sartzen juango gara. Egitaraua be bertan juango da, bai txosnena, bai GASTE-na eta baita udalekua be. Eibartar guztixendako dau sortuta weba, eta mota guztixetako iradokizunak bidaltzera animatzen zaitxugu.

Eta kitto!-kin hitzegin eta gero, bertan igotako argazki batzuk Bixamonan juan ahal izango dia, sanjuanen osteko urteroko aldizkarixan. Zure argazkixak igotzeko, sanjuanak.com-en argazkiak atalian sartu, klik ein argazkixak igotzeko link-an eta handik gutxira jarriko dira.

Besterik ez, sanjuanak.com-en 2008ko Eibarko San Juan jaixei buruzko informaziño dana eukiko dozue. Zeoze aportau nahi badozu mesedez idatziguzu, bai blog honetan, sanjuanak.com-en edo bestelakorenbaten.

Gora Eibarko Sanjuanak


Utzi iruzkina: