Transmisioa: osoa edo ez

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-02-11 20:12
2

AEDk argitara emandako ikerketa ari naiz irakurtzen. Eta transmisioari buruzko ondorio batzuk deigarriak egin eta hona ekartzea erabaki dut. Arrasaten euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreei buruzkoa da ikerketa.

Hona aipuok:

Euskararen ezagupena nagusiki transmisio kulturalean oinarritzen denean, erregistro informalean euskara modu natural, eroso eta adierazgarrian erabiltzeko oztopoak izaten dira.

Euskararen transmisio prozesu naturala (familiakoa) eta kulturala (irakaskuntzakoa) nahastu izanaren ondorioz, ez bata ez bestea ez dira behar bezala menperatzen.

Adin txikiko seme-alabekin euskararen transmisio-erabilera selektiboa egiten da, ondorengo faktoreetan oinarrituta: gurasoen euskararekiko atxikimendu afektiboa, komunikazioak eskatzen duen adierazkortasun maila, adin berekoen artekoak eskatzen duen baino mugatuagoa-sinpleagoa izatea (atxikimendu efektibo mugatua).

Zer pentsatua eman didate ... (etorriko dira berriak ere) ....

Olatz Olaso

Olatz Olaso 2011-02-16 21:51 #1

Aupa Txerra,

Txosten guztia begiratzeko aukerarik ez baina gainetik begiratu bat emateko aukera izan dut. Ondorio interesgarriak iruditu zaizkit alderdi kualitatiboan daudenak. Hala ere, zalantza handi bat etorri zait.

Galdera honen inguruan planteatzen dira ondorio gehienak: "zergatik erabiltzen dute hain gutxi euskara helduek?" Baina datu kuantitatiboak ikusita, hain gutxi erabiltzen al da? Helduen datuak aztertuta, euskaldunak %44 dira eta ia euskaldunak %24. Kaleko erabilera datua %32koa da. Hain gutxi erabiltzen da?

Galdera hor utzi nahiko nuke. Zer litzateke interesgarriagoa zergatik erabiltzen den hain gutxi edo ze arrazoi dauden hainbeste erabiltzeko aztertzea?

Basoa erdi hutsik edo erdi beteta ikustea izango da kontua.

Olatz.

txerra

txerra 2011-02-17 14:32 #2

Neuk azken aldion ez daukat denbora lar irakurtzeko, baina amaituko dut.

Eta bai, Olatz, arrazoia duzu. Gazteen kasuan ere horrela jokatzen dute (dugu?). Gazteek ez dute egiten. Baina gezurra da: gazteek egin egiten dute (dugu?). Baina beti jartzen dugu lupa egiten ez dutenengan, eta ez egiten dutenengan. Izan ere, egiten dutenek zergatik egiten duten ulertuz gero, errazagoa izango litzateke beste batzuk bide horretan paratzea, ezta?

Utzi iruzkina: