Operatiboa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-11-11 10:19

Berriki ikasi dut politika publikoek hiru dimentsio dutela: sinbolikoa, substantiboa eta operatiboa. Ikus dezagun adibide batekin hobeto.

Udalerri batek onartzen badu euskararen ordenantza bat, dimentsio sinbolikoari dagokion lana egiten ari da. Ordenantza horrek, esate baterako, Aholku Batzorde bat aurreikusten badu eta sortzen bada, dimentsio substantiboan arituko ginateke. Azkenik, operatiboak Aholku Batzorde horren eskumenak, funtzionamendua, dinamika eta abar aztertzen ditu.

Beraz, itauna hauxe izan beharko litzateke: zelakoa da politika publikoen operatibitatea euskarari dagokionez? (ez daukat erantzunik, airera botatzen dudan galdera baino ez da)

Espiral


Utzi iruzkina: