Mikel Zalbide, maisu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-06-22 14:46

Mikel Zalbidek orain dela gutxi egin du Euskaltzaindian sartzeko hitzaldia. Hizkuntza soziologiaren eta soziolinguistikaren inguruan lan aparta egin du Mikelek azken urte hauetan, bereziki Joshua Fishman irakaslearen ikuspuntua gurera ekartzen. Hona hemen hizkuntza soziologiaren inguruan oinarri-oinarrizkoak diren bi testu: 

-         Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio?

-         Joshua A. Fishman-en RSL edo HINBE

 Testu biak luzeak dira, sakonak eta oso zorrotzak. Benetan merezi du bi hauek patxadaz irakurtzea. Azken urteotako ekarpen teoriko potoloenak dira euskararen indarberritzearen inguruan. Inprimatu, azpimarratu, kritikatu eta zabaldu. Euskalgintzan dabiltzan askok eta askok duten formazio beharra taxutzeko ezin hobeak.


Utzi iruzkina: