Magia da ala maitasuna?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-07-06 20:23

Mutil batek neska-lagun euskalduna ezagutu eta, zuzenean, euskara aktibatzen da. Magia bidez edo. Maitasunaren misterioak…Martin Rezola Tirakan

Edo hori dio behin behin Lourdes Auzmendik. Izan ere, mutil koitauok badakigu zer egin behar dugun hizkuntza ohiturak aldatzeko. Neska euskaldun batekin ligatu eta berehala aktibatuko zaigu barruan ugertuta daukagun euskara.

Ez dakit orduan zertarako egiten diren hainbeste ikerketa, hainbeste lan eta hainbeste ekimen hizkuntza ohiturak aldatzeko. Automatikoa da, neska euskalduna topatu eta euskaraz egin, dena bat.

Hori bai, gu mutilok ez dugu ezer egin behar. Euskaldunak bagara ere, guk ez dugu ezer aktibatzen, guk ez dugu ezertarako ere balio. Joder, nik diru-laguntzak kenduko nizkieke atoan euskara ikasten ari diren ar guztiei. Eta denak bideratu euskara ikasten ari diren emeei, horiek dira eta garrantzitsuenak.

No comment .....


Utzi iruzkina: