Lainomendi

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-04-16 09:00

Arnasgune funtzionalak inoiz aipatu ditut blogean, baita bide batezko euskalgintza ere. Inoiz inork adibideak eskatu dizkit. Ez da konstruktu teorikoa eta, beraz, adibideak badira. Eta gaur bat hona dakart: Lainomendi.

 

Orain dela 25 urte jaio zen Derion Lainomendi dantza taldea. Hasieran euskara elkarte izateko bokazioarekin, baina ez zuen helburua lortu. Hala ere, agian garrantzitsuagoak diren zereginak bete ditu.

 

Izan ere, dantzak euskaraz irakasteaz gain (orain dela 25 urte Derion!), era horizontalean (adinkideen artean) euskara praktikatzeko gune bilakatu da. Eta hazi horretatik jaio dira Derion azken urteotan euskaraz aritzen diren koadrillak.

Eta hazi horretatik, hein handi batean, Tximintx euskara elkartea ere jaio zen (eta Lainomendik elikatu du elkartea).

 

25 urte egin dituzte eta hori ospatzeko hilero ospakizun bat egingo dute 2015ean. Baina potoloena orain, apirilean. Zorionak Lainomendi! Urte askotarako!

lainomendi_25urte


Utzi iruzkina: