#KZJaia2

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-06-24 08:15

Apirilaren amaieran hasi eta ekaina amaieran amaitu. Bi hilabete hauetan, aurrekoan bezala, KZjaian ere hartu dut parte. Oraingo honetan lau artikulu idatzi ditut, ohi baino luzeagoak eta ohi baino sakonagoak (edo behintzat horixe izan da asmoa). Laburpena egiteko ordua heldu da (zientzia.net-ekoek egindakoak kopiatu ditut, oso egokiak iruditzen zaizkidalako):

 

- “Auto-gorrotoa”. Txerra Rodriguez euskara teknikariak auto-gorroto kontzeptuaren atzean zer dagoen azaldu zigun Garaigoikoa blogean. Auto-gorrotoa deitzen zaio talde menderatzailearekin identifikatzeari, eta, ondorioz, mendekoen artean norbanako batzuek talde hegemonikoen irizpideak, lehentasunak eta abar bere egin eta haien interesen edo haien taldeko interesen kontra egiteari.

 

- “Estetika”. Lorea Agirreren, Fermin Etxegoienen, Kuraia taldearen, David Anauten eta Jon Benitoren hitzak josiz, euskararen normalizazioa eta estetika ekarri zizkigun Txerra Rodriguezek  Garaigoikoa blogean.

 

 

- “Botere gabetzea”. Boteredunek boterea besteen esku uztearenkontzeptuarekin etorri zitzaigun Txerra Rodriguez, Garaigoikoa blogean, Espainiako erregeak abdikatu zuen egun berean.

 

- “Bi hizkuntzekin hazi” Bi hizkuntzekin haziko diren ume eta haien gurasoentzako aholku batzuk ekarri zizkigun Txerra RodriguezekGaraigoikoa blogean. Izan ere, “bi hizkuntzekin haziko den umeak guraso aktibo eta kontzienteak behar ditu”.

 

Eskerrak eman nahi dizkiet antolatzaileei. Honen moduko erronkak onak dira komunitatea egiteko eta, era berean, norberaren nagiak astintzeko. #KZJaia3-n ere hartuko al dut parte?


Utzi iruzkina: