Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/11/28 11:59:40.335 GMT+1

Kilometro 0

Kilometro 0, baina ez gabiltza autoez hemen, ez horixe.

Orain dela bi aste, Soziolinguistika Klusterrekoek etxera bidali zidaten opari gisa (Bat aldizkariko harpideduna izateagatik, ez pentsa) 2007. urtean Unesco etxeak egindako jardunaldi batzuen inguruan egindako liburua (Jardunaldiak hauek ziren: "Euskara, immigrazioa eta hizkuntza eskubideak").

Ponentzia horien artean Dabid Anautena zetorren. Eta ponentzia horretan esaldi bat, esaldi indartsu eta egiazko bat:

"(Euskararen) berreskurapena 0 kilometroan jarri eta jauzi kualitatibo bat egin. (...) Hizkuntza Politika osoak (euskara ikasteko eta erabiltzeko aukerak eta arrazoiak emanen lituzkeena) euskaldunduko gaitu denak (etorkinak eta etorkinak ez direnak). (...) Ez zait iruditzen, hizkuntzari dagokionez, bertakoei eskatzen ez dieguna etorkinei eskatzen hasi behar dugunik"

Posted by: garaigoikoa.2008/11/28 11:59:40.335 GMT+1
Tags: klusterra anaut soziologia hizkuntzaren immigrazioa dabid sl soziolinguistika | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco