Irakurgaiak: Reclaiming basque

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-07-15 09:18

Jacquelin Urlak idatzi du Reclaiming basque izeneko liburu hau. Euskararen aldeko aktibismoa aztertu du ikuspuntu antropologiko batetik. Eta, zentzu batean, kanpo zein barne begiradarekin hornitua (eta ez da gutxi).

 

Freskoa da liburua, atsegina. Gauza berri gehiegi ez izan arren, gauzei begiratzeko modu berritzailea dakar. Antropologiatik eta esanguratsu. Merezi duen liburua da. Niri, batez ere, erakargarri egin zait batua eta etxeko hizkeraren artean izan diren harremanen berri ematen duenean. Batua sortu zenean, kontra egon zirenek etxeko hizkeraren alde egiten zuten. Baina denborarekin (eta hauek izan duten beherakadarekin) besteak ere hasi ziren etxeko hizkerarekin lanean, jolasean, … Gertukotik lanean hasi bezain pronto.

Bestelako elementu erakargarriak (eta bitxiak akaso) baditu liburuak. Merezi du orriotan murgiltzea denbora batez bada ere.


Utzi iruzkina: