Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2012/03/08 08:13:59.554000 GMT+1

Basqueness

Edo euskaltasuna. Fishman zale askok honen inguruan berba gutxi egiten badute ere, Fishmanek berak ere sarritan aipatua (ethnicity moduan aipatu ere). Gurean indar gehiago izan du, hala ere, amaren sua metaforak (Jon Sarasuak asmatu bide zuen).

Eta zer da basqueness? Zer euskaltasuna? Zer amaren sua? Zerk definitzen ditu hiru hauek? Zerk? Hizkuntzak? Euskarak? Edo beste zerbaitek?



Basqueness hori garrantzitsua al da euskararen garabiderako? Euskaldunon biziberritzerako? Erantzuna baiezkoa bada, zelan indartu, bultzatu, sendotu, zurkaiztu XXI. mendeko euskaltasuna?

Mila galdera, erantzun gutxi. Baina nire ustez gure geroa galdera hauen erantzun egokian datza.


Posted by: garaigoikoa.2012/03/08 08:13:59.554000 GMT+1
Tags: amaren sua soziologia euskaltasuna hizkuntza basqueness sl soziolinguistika | Permalink | Comments (1) | References (0)

Comments

Honako hau dio Jon Sarasuak Amaren suari buruz erabili.com-en:

Amaren sua / Aitaren etxea

Hala ere, hizkuntz komunitatea esaten dudanean, hemen dago, nik uste, klabe inportante bat, eta hemen orain dela urte batzuk aipatu nuen horrelako zera bat, metafora bat, eta metafora hori zen amaren sua, eta amaren suaren metafora alboan jartzen nion aitaren etxearen metaforari. “Aitaren etxea defendituko dut”, Gabriel Arestiren poema. Zer izango litzateke aitaren etxea? Aitaren etxea izango litzateke egitura politikoa edo plano territoriala, plano instituzional-administratiboa, proiektu politikoa.

Eta nik amaren sua deituko nioke, berriz, gure jarraikortasun edo nortasun kulturalari, hau da, euskararen komunitatearen jarraikortasun horri. Hau da, euskaldunok euskaldun moduan, euskararen komunitate moduan.

Nik esaten dudanean euskararen komunitatea ez naiz ari plano territorial batez, ez zait inporta euskararen komunitateko pertsona hori Errioxan bizi den eta karnet espainola daukan edo frantsesa daukan edo baskoa den. Ez naiz ari baskoez eta no-baskoez, ez da mapa kontu bat; muga batek, politikak ez dauka zerikusirik; ari naiz plano kulturalei buruz, eta hori, komunitate hori da milaka urte dituen komunitate bat.

Beste eztabaida bat da: baskoak gara, espainolak gara, nafarrak gara, frantsesak gara? Eta alemanek inbaditzen gaituztenean, alemanak izango gara? Hori beste eztabaida bat da. Hori karneten eztabaida da, territorioaren eztabaida da. Hori da etxearen eztabaida. Gutxietsi gabe. Esaten badugu su hau zenbat etxetan egon da historian zehar? Askotan. Suarentzat, milaka urte daramatzan suarentzat, etxeak, hau da, proiektu politikoak koiunturak dira, egoerak dira.

Euskararen sua egon da erromatar inperioan, egon da ez dakit zenbat inperiotan, egon da erreinutan, egon da estatutan, beti egon da gutxiasko zatituta, hau da, raskazielotan, etxe adosatuetan, txabolatan. Aitaren etxea inoiz eduki dugu? Eztabaidatu liteke Nafarroako erreinua zer izan zen eta abar. Kontua da etxe-klase askotan egon garela eta suaren planoa beste bat dela. Ez dut esaten ez daudenik lotuta, eta iruditzen zait planteamendu zilegia dela ikuspegi abertzale batetik esatea, gaur egun gure sua biziko bada, etxe propio bat behar dugula. Bueno, hori eztabaida liteke.

Baina esaten dudana da suaren planoa beste bat dela eta suaren planoan ni elkartzen nauela bai gogaide moduan eta bai lanerako, ba, ez dakit, Ramon Etxezarreta bezalako PSOEko batekin edo UPN bozkatzen duen baztandar batekin edo RPRren proiektu politikoa duen Iparraldeko batekin. Guztiz beste plano bat da, ez da proiektu politiko bat, baizik eta plano existentzial bat.

Posted by: joseba.2012/03/08 18:10:32.521000 GMT+1

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru