Filologo baten erantzuna

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-10-05 09:13
6

Xirika aldizkarian artikulu bat argitaratu nuen maiatzeko zenbakian. Blogera ere ekarri nuen delako artikulua. Kontua da artikulu horri filologo batek, Oihana Lujanbio Begiristain izeneko batek, erantzuna eman diola Xirikan bertan. Aldizkarikoei eskatu diet artikulua hona ekartzeko asmoarekin. Ez dakit Oihanak irakurriko duen blog hau (ez dakit esistitzen denik dakienik ere), baina hala bada, eskerrik asko erantzunagatik.

Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira (nire artikulua, pdfan ere).

Bigarren mailarik gabe, lehenik ez. Eta orain? (Oihana Lujanbioren erantzuna).

Oro har, ados nago ni ere Oihanak planteatu duen arazoarekin. Baina neurean jarraitzen dut, gaur eta hemen kontu linguistikoetan tematzea zorakeria da. Onartzen dut, hala ere, gaitza, oso gaitza dela corpus eta estatusa erabat bereiztea, baina nik lehentasunei buruz ari nintzen, eta horrelako ariketak (mentalak badira ere) egitea ezinbestekoa da errealitateari behar bezala haginka egiteko.

Bestelako ekarpenak ere ondo tratatuak eta ondo etorriak izango dira, duda barik.

Benito

Benito 2007-10-05 12:57 #1

Ohartxo bat, Txerra. Txarto ipini duzu zeure artikuluaren esteka (blogekoa).
Corpus vs. status horretan boteprontoan. Oso zabalduta dago euskara "zaindu beharreko altxorra" definitzen duen ikuspegia, kalterako batzuetan.
Eta seguruenik filologo eta soziologoen arteko hartu-emana falta izan da sarritan.

txerra

txerra 2007-10-05 13:15 #2

Estekarena konponduta. Eta komunikazio faltarekin ados, erabat ados. Altxorra dela eta ez dela, ni AEK-k aipatzen duen altxor horrekin geratzen naiz. Zaindu beharreko altxorrei museo kiratsa darie-eta.

UKTwa

UKTwa 2007-10-23 00:10 #3

Zaindu eta ongi zaindu beharrekoa gainera. Utziko al dugu geure gogoa hiltzen? Museokoa oraindik ez, baina hemendik gutxira, estatu librea izan ezean eta estatus askoz ere errepresentagarriago bat izan ezean, hizkuntza galdua. Eta geure bilobek sekta infernuzko baten partaide... edo beraien hizkuntzaz lotsaturik...  praktikotasuna da eguneroko ogia...  adi!!

txerra

txerra 2007-10-23 11:20 #4

Bai, praktikotasunari egin behar diogu bidea. Horretarako, zirrikituak ireki behar ditugu, eguneroko bizimoldeetan jardun. Horrek zerikusia du Fishmanek aipatzen duen gertuko komunitatearekin. Gertuko komunitate horretan indartu behar dugu euskararen erabilera, harreman horizontaletan batez ere. Besteetan ere bai, baina horiek lehentasunezkoak izan behar dute.

Oihana Lujanbio

Oihana Lujanbio 2007-10-29 08:19 #5

Txerra, bloga ezagutzen dut orain. Milesker nire ohartxoa kontuan hartzeagatik!

txerra

txerra 2007-10-29 09:50 #6

Eskerrak zuri, Oihana. Eta gura duzunean hartu parte blogean eta kritikatu, ondo etorria izango da zuk esandakoa-eta. Hurren arte.

Utzi iruzkina: