Euskara Jendea

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-01-20 09:07
1

Gure jende euskaldunaren historia etorri zaigu berriro ere Xamarren eskutik (eta berarekin batera dokumentalak lantzen ibili den lantaldearen eskutik, jakina). Liburutik sei dokumental, ia sei ordu eta lana, lana erruz. ETBn eman dituzte atalak (baina merezi du zinez dokumentalak erostea, behin baino gehiago ikusteko modukoak baitira, sakonak eta mamitsuak).

Dokumentala trinkoa da, sakona, pentsarazten dizun produktua da (eta ez gaude oso ohituta horretara), motel xamarra batzuetan, biziki interesgarria beti.

Euskararen historia sozialaren materialetan beste mugarri bat jarri du herri mugimenduak (Euskaltzaindiaren Joanes Etxeberri egitasmoak baino aurretik). Eta badira hainbat: “Euskararen kate hautsiak” lan monumentala bezala.

Baina gure igurtzi sozialak badu kalitatea, esperientzia eta gauzak egiten badaki. Ikusi eta gozatu.

b.

b. 2014-01-20 10:14 #1

Hala da, lan izigarri ederra da hau.

Dokumentalen formatuak gauza anitzetarako ematen du. Hasteko dibulgazio lanerako: bai gure herrian eta gure hizkuntzan, bai eradaldun eta herritik kanpokoei, azken batean euskararen egoera eta hiztorioari sentsibilizatzekoa edo informatzekoa den jende gehiena erdalduna edo atzerrikoa baita. Bestalde aukera anitz ematen ditu kultur gaien inguruko azalpenak jasotzeko eta berdin emateko: literaturaz, egoera sozio ekonomikoaz, bilakaera administratibo, sozial edo politikoaz. Eta atzeman daitezke seguraski gehiago.

Atsegin handiz hartu nuen dokumentala (nahiz oraindik oso-osorik ez ikusi izana, piskanaka eta zatika ikusten dut), berriz gogora ekarri zizkidan euskaldun orok jakin beharko genituzkeenak, gogoan atxikitzekoak eta maiz ahanzten zaizkigunak. Formatua ere eskertzekoa da, ikus-entzunezkoen garai honetan, baita ere biziki parte hartzailea delako (adituak, herriko jendeak, ...), bizitasun handia du, hurbiltasun kotsia.

Egitan, ukaitekoa etxean.

Eskerrik asko lan talde osoari.

Utzi iruzkina: