Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2012/05/22 17:11:59.390000 GMT+2

(erdi)Gunea

Pasa den larunbatean Topaguneak antolatu zuen Gunea eguna Azkoitian. Bertan hainbat elkartek 23 ideia aurkeztu zituzten (tartean Tximintxekoa Eider eta biok aurkeztu genuen).



Aurkezpen guztietan ezin egon (bi frontoitan batera ari ziren egiten), baina haietako askotan bai izan nintzen.

Elkarteek denetarik egiten dute: kulturgintza auzolanean (Tximintxeko Herria martxan martxa herrian, Garaion-eko egitasmoa, Berbaizukoen Müllerenea, Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa), lehiaketak (Galtzakomik), hausnarketa saioak (Batu sutondora, Pil-pilean elkartekoa), familia transmisioan eragiteko proiektuak (Sendi, Getxo), aisialdi egitasmo berritzaileak (Jarduneko udaleku ibiltariak, Txatxilipurdiko Eguzkilaru, Goienak ondutako Kantari egitasmoa), komunibakide berritzaileak (aiaraldea.com), etorkinekin lan egiteko programak (Auzoko) edo euskarazko produktuak saltzen dituen denda (Karridenda, Iruñea).

Ikaragarrizkoa. Ikaragarrizkoa. Auzolana eta imajinazioa bat eginik. Originaltasuna. Asko ikasi nuen. Ea hurrengo urteetan honen modukoak egiten jarraitzen duen Topaguneak.


Posted by: garaigoikoa.2012/05/22 17:11:59.390000 GMT+2
Tags: euskaldunon euskara maxixatzen soziologia azkoitia topagunea hizkuntza sl mugimendua elkarteak soziolinguistika | Permalink | Comments (1) | References (0)

Comments

Handia da dagoen sormen eta antolakuntza gaitasuna. Dena krisia dan garaiotan oraindik badaude ekimen eredugarriak.... eta sortuko dira berriak! Ederra izan zen... http://www.topagunea.org/topagunea/gunea-eguna-ederra-izan-zen Besarkada bat eta, bai, egingo ditugu horrelako gehiago ere: jarrai dezala festak!

Posted by: Topagunea.2012/05/25 00:41:1.912000 GMT+2
http://www.topagunea.org

Post a comment





Please answer this question to add your comment
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru