Azterketa labur bezain azientifikoa egin nuen hasi orduko. Euskal Herriko 20 enpresa hartu nituen (irizpiderik gabe, nik aukeratu nituen) eta euren jarduna sare sozialetan aztertu. Enpresa horien artean denetarik zegoen: arropa-markak, bankuak, musoeak, jatetxeak, futbol taldeak, … Saiatu nintzen nazioarteko proiekzioa izan beharko luketen enpresak aukeratzen, baina esan bezala guztiz azientifikoa izan zen azterketa.
Labur-labur, bi ondorio nagusi atera nituen:
- Webguneetan enpresa gehienek eleanitz jokatzen dute. Bi hizkuntza gutxienez denek erabiltzen dituzte. Eta guztietan (kasu batean izan ezik) euskarazko bertsioa dago.
- Sare sozialetan, aldiz, enpresa gehienek elebakar jokatzen dute. Salbuespenak badaude, baina gehienak sare sozialetan hizkuntza bakarrean aritzen dira: gaztelaniaz jakina (nahiz eta horietako askok nazioarteko merkatuari begiratzen omen dioten).

Bi ondorio horiek nire arloarekin (soziolinguistikarekin) harremanetan jarri nituen berehala: sinplifikatuz, esparru formalenean euskarak presentzia duina du, baina informaletan ez. Euskararen berreskuratzean ere egin du aurrera euskarak nabarmen esparru formaletan, baina ez horrenbeste informaletan (egile batzuek atzera ez ote duen egin barruntatzen dute).

Comments
Posted by: txerra.2012/04/24 15:50:50.561000 GMT+2