Azatzak 94: Zurriolako Antzerki eskola

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-09-15 08:22

Harrobiak behar ditu euskarak. Harrobiak behar ditu euskal kulturgintzak ere. Eta antzerki alorrean, harrobirik bada, Zurriolako antzerki eskola dugu horietako bat.

 

Ia 200 gaztez osatutako antzerki eskola dago Donostian. Eskolatik bertatik aktore ezagunak atera dira, euskaraz lan egin dutenak. Euskarak ere behar ditu olgeta guneak, ondo pasatzeko guneak eta lana euskaraz egingo duten gazteen prestakuntza antolatzea. Eta hori guztia, bere xumetasunean, egiten du Zurriolako antzerki eskolak. Segi dezala indartsu!


Utzi iruzkina: