Azatzak 7: Laburbira

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-03-28 18:21

Azatzik azatzera jarraitzen dugu. Zazpigarren alea gaur. Laburbira.

Laburbira Topaguneak antolatutako euskarazko film laburren zirkuitua da. 2011koa martxan dago dagoeneko, eta 27 emanaldi egingo ditu aurten, hainbat herritan. Euskarazko produkzioa ezagutarazteko ekimen polita da. Era berean, hainbat herritan zinema ikusteko aukera gutxi dago eta zirkuitu honek herriotara eramaten ditu filmok.



Pena bakarra da zirkuitu honek iraupen horren laburra izatea eta urtean behin bakarrik izatea. Gero eta gehiagotan (adibidez, 1, 2, 3, 4) ari dira antolatzen film laburren lehiaketak, gero eta bideo ez-profesional gehiago dago bazterrotan. Materiala izan bada, baina horiek zabaltzeko bitarteko gutxi daude.

Aurreko azatzak:

- Azatzak 1: 111 akademia

- Azatzak 2: Eztena fanzinea

- Azatzak 3: Korrika kulturala

- Azatzak 4: Armiarma.com

- Azatzak 5: Azpitituluak.com

- Azatzak 6: Iparra-hegoa


Utzi iruzkina: