Azatzak 65: Oarsoaldeko Irrien Lagunak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-06-06 08:07

Azatzetan proiektu txiki, berri eta samurrei eskaini ohi diet arreta. Oraingo honetan Oarsoalderaino egingo dugu bidaia. Eta proiektu berezia aurkitu. Oarsoaldeko Irrien Lagunak, gure pailazo ezagunenek eta Huheziko kideek elkarlanean ernaldutako proiektua.

 

Eta zer da? Umeentzako aisialdi proiektu hezitzaile euskaldun eta parte-hartzailea. Baina eurek sakonago azaltzen dute. Oinarriak eta helburuak ere dokumentu luze samar batean azaltzen dituzte zehatz-mehatz.

 

Baina askotan berbek baino ekintzek komunikatzen dute gehiago, ezta? Ba, tori egin dituzten bi ekintzen gaineko bideo-kronikak:

 

tonucci pasaian from Oarso Jolas on Vimeo.

 

Umeen parte-hartze saioa from Oarso Jolas on Vimeo.


Utzi iruzkina: