Ahotsak: euskararen historia hurbilaren artxibo bikaina

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-01-27 08:31

Ahotsak webgunea (eta atzetik dagoen lana) gero eta esanguratsuagoa da. Ia 17.000 bideo batu dituzte webgunean. Baina bestelako gauza batzuetarako ere hasi da erabiltzen.

“Euskararen kate hautsiak” liburuan ahotsak-eko bideoak erabili dira iturri modura. Bilaketa xume bat egiten euskararen gaineko sentimenduak adierazten dituzten 122 pasarte batu dituzte eta euskararen egoerari buruz 1.273 dira. Gainera, denon eskura eta lizentzia librearekin, erabili eta partekatzeko.

Euskararen historia sozialari buruz, Euskaltzaindia ari zen datu-basea sortzen antza. Bost urteren ondoren, ez da ezer berririk horren inguruan. Herri mugimenduak, beste behin, aurre hartu dio. Izan ere, Hiztunpolisa liburuan Jon Sarasuak honakoa dio:

“Badira arrazoiak pentsatzeko euskararen komunitatearen desafioetan gizarte ekimeneko enpresen bidez, enpresa sozial errotuen bidez, lortzen dela erangikortasunik eta errentagarritasunik handiena”.

Eta errealitatearen ertz asko bat datoz Sarasuak dioenarekin.


Utzi iruzkina: