Karma "Odolean dena"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2024-04-26 14:57

pyromanya@hotmail.com 1714136350048

Lapurdi eta Nafarroa Behereako hirukote hau 2022an sortu zen, eta iaz atera zuen lehen E.P.-a. Gitarren garrantzia erabatekoa da hemen, eta lantzen duten rocka bulartsua den arren, soinu gaurkotua dutela ere begi-bistakoa da. Guzti hori Gogoratu eta Orbela abestietan nabaritzen da, baina Sotina-rekin ematen duten jauzi kontzeptuala garrantzitsua da oso, giro flotatazile eta ia psikodeliko horrek gorputz handia baitauka. Q.O.T.S.A.-ren itzala ere apur bat nabaritzen da bost kantuotan, baina Stonerrak abiada hartzen duenean garaiezina da, eta hori frogatzeko Zilborarren ingurua entzun beharko genuke segidan. Soinua benetan lodia eta sinesgarria da, baita Miraila indartsuan ere. Estudioan lortutako ekoizpen garbi eta osatuak hirukotearen berezko boterea asko anplifikatzen du, gainera.


Utzi iruzkina: