Euskara eta Real Politik

Burujabetza, euskara zein euskaldunontzat

Bi ikuskizun, hainbat ikusleku milaka ikusle, hainbeste eserleku. Milaka ikusle, erdara edaten, hamaika euskaltzale, tripak jaten. Hamaika euskaltzalek, kontzientzia itsusi, bi ikuskizun, eta ezin ikusi. Ezagutzen nauzuenok esango didazue, Unai kontuz ibili hadi, burua nahasten ari zaik eta… Ezagutzen ez nauzuenok berriz lasai ederrean pentsatuko duzue, gizajo hau zeharo pitzatuta dago. Eta egia esan, guztiek daukazue arrazoi dezente, baina gaur egunean Euskal Herrian euskaraz bizi nahi duenak badu zoratzeko beste nahigabe eta buruhauste. Legebiltzarreko azken bilkuran eta Zinemaldiko aurk...