2008/12/12 13:05:8.747000 GMT+1
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren
biharamunean, ondoko galderak jarri zituzten mahai gainean Bilgune
Feministako kideek: «D eguna pasatu da, eta orain zer? Halako egun
esanguratsuetan jendarteko sektore guztiek dute zerbait esateko, baina
urteko gainerako 364 egunetan, zer egiteko daude prest?». Eta ez
sinestekoa bada ere, errealitatea horixe da. Urte osoan zehar aurki
ditzakegu zurikerietarako aproposak diren zerbaiten aldeko edo kontrako
egunak. Azaroaren 25az jardun zuten Bilgunekoek, nik beraiek eginiko
galdera berak jarri nahi nituzke abenduaren 3a, Euskararen Eguna,
zurikerietarako erabiltzen duten horientzat.
Egun horretan hamaika auzo eta herritan egiten dira euskararen
aldeko ekimenak. Fede onez, ilusioz, kolorez jantziak gehienak. Baina
badira faltsukeriaz beteriko ospakizunak ere, Azkuna alkate
analfabetoak gobernatzen duen instituzioak edota Jaurlaritzak ospatzen
dituztenak kasu. Abenduaren 3an badirudi arduradun politiko guztiak
euskararen alde guztia egiteko prest daudela. Baina zein izaten da
abenduaren 4ko errealitatea? Egin kasu, abenduaren 2ko bera,
gaztelaniaz funtzionatzen duten instituzioena. Hogeita sei urte dira
EAEn euskara ofiziala dela (Euskadi ez dut idatziko, norbait agian
despistatu egingo da-eta), eta oraindik Bilboko udalbatzak gaztelania
hutsean egiten dira, Jaurlaritzan administrazioek orokorrean
gaztelaniaz funtzionatzen dute eta eskolak euskalduntzeko behar diren
aldaketak egitearen aurka daude.
Azken batean, eguneroko jarduna gaztelaniaz edota frantsesez eraikia
den errealitatean bizi gara euskaldunok. Ogi apur batzuen truke,
erdaldunekiko tolerantziaz eta errespetuz jokatzeko eskatzen digute,
nahiz eta jokabide horrekin geure burua eta euskara izorratu. Eta
aspertu gara horrelako jokabideak erabili beharraz. Bada garaia
euskaldunoi sortu dizkiguten konplexuei aurre egin eta euskaraz
bizitzeko pausoa eman dezagun. Erdaraz eraikitako errealitatean
euskaldunak ikusezin izateraino baztertu gaituzte, eta hori iraultzeko
jokabide berriak behar ditugu euskaldunok. Hizkuntza sumisioa
gainditzeko bidean jarriko duten jokabideak, hain zuzen. Euskaraz bizi
nahi izatea, eguneroko zama izatetik hauspo izatera pasako duten
jokabideak.
Menpeko izateari uzteko estrategia garatu behar dugu finean.
Gainontzean jai du euskarak eta, ondorioz, jai Euskal Herriak.
Burujabetzaren aldeko indarrak batzearen inguruko iritziak ere ugaltzen
ari diren honetan, ausartuko ginateke indar batze horrek ere estrategia
aldatu beharra daukala esaten. Inori ez diogu aditzen burujabetza
euskaraz biziko den herri bat eraikitzeko nahi duenik esaten. Zertarako
orduan burujabetza? Xalbadorrek maite zuen Euskal Herria eta gaur
eguneko abertzale askok amesten duten Euskal Herria berdinak ote dira?
Ezezkoan gaude gu. Gure ustez, Xalbadorren Euskal Herriak behar du izan
bide berriaren erreferentzia. Horregatik pentsatzen dugu irakurketa
berritu, eta euskara eta euskal kultura burujabetzaren aldeko balizko
bide berriaren erdigunean kokatu behar direla.
Pauso bat harago emateko garaia heldu dela pentsatzen dugu, alegia.
Abenduaren 13an BECen izango dugu lehen aukera. «Bai Euskaratik»,
«Euskaraz Bai» esatera pasaz. Euskararen alde egotetik, euskaraz ikasi
edota erabiltzera pasatzeko pausoa emanez. Euskaraz biziko den herria
gertuago izango dugu hori egiten badugu.
Pausorik pauso, beti bidea eginez, gu ere bagoaz!
Posted by: unai.2008/12/12 13:05:8.747000 GMT+1
Tags:
euskaraz
aldaketa
burujabetza
bai
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2008/10/06 09:55:25.447000 GMT+2
Hamaika irakurketa egin dira Patxiren agerraldiaren harira. Nik entzun, irakurri ditudanak nahiko kritikoak izan dira idatzi horrekin. Euskalgintzako eragileen presentziaz ere askok jardun dute, batzuk ez dute ulertu, eta hitz gogor xamarrak ere entzun dira. Euskalgintzak daraman logika begiratuz, logikoa deritzot hauen bertaratzea. Beste kontu bat da edukazioaren logika honekin noiz arte jarraitu behar dugun. EHE-n ere jaso genuen gonbidapena,
eta han egon ginen gu ere guztiei ongi-etorria ematen.Testua irakurrita, hamaika kontu esan badaitezke ere, ni kontu orokor batekin gelditzen naiz. Euskaraz bizi nahi dugunoi begira baino, españoldun elebakarrei zuzendutako testua dela. Testua irakurrita badirudi español elebakarrak direla zapalduak, baina egunerokoan euskaraz bizi ezina pairatzen dugunok argi daukagu zein den arrotz, zein den zapaldua gure herrian.
Irakurketa horrek laburbiltzen du nere ustez testua. Egin daiteke irakurketa zehatzagoa, baina gaur egungo hizkuntza gatazka begiratzeko prisma aldatzen ez duen bitartean, nekez helduko da Patxiren mezua euskaldun hautesleen bihotzetara.
Nere irudikoz inteligentzia gutxiko testua aurkeztu dute, eta espabilatu beharko dute lehendakaritzarako bidea benetan egin nahi badute.
Posted by: unai.2008/10/06 09:55:25.447000 GMT+2
Tags:
euskara
zapalketa
patxi
demokratikoa
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2008/10/02 16:19:36.384000 GMT+2
Euskaraz bizitzea ezinezkoa daukagula, gauza jakinekoa da. Baina azken egunetan pasa zaizkidanak kontatu nahi ditut ez sinestekoa delako.
Hamabost bat egun badira aita izan naizela, ba jaiotza horren bizipen ederren ondoan bada hamaika paper bete eta aurkeztu beharra... Gehiegi luzatu gabe ondoko ibilbidea egin eta ondorioak nozitu ditut:
- Mendaroko ospitalean. Euskaraz egiteaz lotsatzen zen emaginarekin hasi, erizain euskaldun peto-petoak lehenengo hitza erderaz egiten, bete beharreko paper gehienak gaztelera hutsean, Ospitaleko agiri ofizialak gaztelera hutsean... eta guzti hau norbera etengabe euskaraz jardunda.
- Ospitaletik, Erregistro Zibilera pasa nintzen ondoren. Aspalditik eskaera eginda geneukan umea euskaraz erregistratu nahi genuela esanaz, oraindik Eibarko epaitegitik ez dugu erantzunik jaso, eta beraz umea gazteleraz erregistratu behar izan dugu (beste aukera intsumitua izatea zen...). Noski bake epaitegikoarekin gazteleraz egin behar izan dugu.
- Ondoren, anbulategira, txikiari alta eman asmoz Osakidetzan. Harrerakoak euskaraz egin dit, baina erizainari entregatu behar nizkion paper guztiak gaztelera hutsez eman zizkidan. Kexa eginagatik besterik ez zegoela esan eta aurrera.
- Banoa ba hortik irten eta amatasun baja tramitatzera eta ZP-ren dirulaguntza jasotzeko paperak betetzea gizarte segurantzara. Eta hau izugarria izan zen, inork ez zekien euskaraz, papeleo guztiak gaztelera hutsean egin behar...
horrelako bizpahiru egun pasata, euskaraz bizi nahi izatea ze urrun daukagun konturatzen da bat. Gazteleradun elebakarrak omen dira hemen diskriminatuak, mesedez!!
Noiz jarriko da martxan zapalketa honekin bukatzeko politika administraziotik? Euskara 21 eztabaidak emango ote dio eskubide zapalketa honi soluziorik? Eta Patxiren proposamen berriak?
Posted by: unai.2008/10/02 16:19:36.384000 GMT+2
Tags:
segurantza
osakidetza
erregistro
gizarte
zibila
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2008/01/23 10:56:30.200000 GMT+1
Frantziako Parlamentuan azken mende-erdian
egindako saialdi kopurua omen. Eta orain zer? 54.a? Zer lortzeko?
Onenean ere euskara frantsesaren menpeko izatera kondenatuko duen
sasi-status bat? Edota beste ezezko borobil bat? Enegarren mesprezua
euskaldunontzat?
Gure hizkuntzak ez dauka zertan beste baten menpeko izan. Gure
bizitza euskaraz burutzeko, euskararentzat status egokia
behar-beharrezkoa dugu. Euskara ofiziala, berezkoa, lehentasunezkoa eta
ezagutu beharreko gisa azalduko duen statusa. Hori da bidea,
gainontzean ezin izango da berreuskalduntze prozesurako beharrezko
hizkuntza politikarik garatu.
Horren adibide gorena EEP dugu. Bertako presidente Brisson bera
ere eztabaida posibleari "beha" omen dago, Frantziako Gobernuak
agindutakoaren aurrean men egin besterik ez duela onartuz lasai
antzean. Zer kristo da beraz EEP? Zertarako behar dugu euskaldunok EEP
gisako erakunde bat? Dirulaguntzak kudeatzeko? Frantziak agindutakoa
betetzera kondenatua dagoen erakunde batek salbaziora eramango ote du
euskara?
Frantziako zein Espainiako Gobernuari begira egoteke, eraiki
dezagun euskarak behar duen statusa lortzeko dinamika Euskal Herri
osoan zehar, horretarako beharrezko aldaketa administratibo-juridikoak
exijituz. Gaur egungo ukazioa gainditzeko, gure hizkuntza eta herriaren
subirautzaren alde egin dezagun bada.
Berriako artikulua irakurgai.
Posted by: unai larreategi.2008/01/23 10:56:30.200000 GMT+1
Tags:
status
euskara
ofizialtasuna
eep
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/12/20 18:14:39.529000 GMT+1
Eskubideak aldarrikatzea garesti irtetzen zaigu euskaldunoi... baina espetxe zigor eta bestelako errepresioekin aldarrikapen horiek mugatu nahi dituzten arren kostako zaie beraien helburua lortzea.
Atzoko epaiketa horren adibide bat besterik ez da. Gatazka bete-betean bizi garela adierazten diguten gertakari handiak dauden honetan, horrelako ekintza txikiekin ere asko egin daiteke gaur egungo egoera gainditzeko.
Justizia Administrazioa euskaldundu!!
Posted by: unai.2007/12/20 18:14:39.529000 GMT+1
Tags:
eskubideak
euskara
hizkuntza
justizia
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/12/20 18:08:57.871000 GMT+1
Eta orain zer?
Galdera horixe eginaz bukatu zuen orain dela bizpahiru urte Luis Maria
Bandres EAJ-ko kideak iritzi artikulu bat. Bertan, traduttore traditore hitz
jokoa baliatuz, epaitegietan, itzultzailerik gabe, euskaldunok epaiketa euskara
hutsez burutu ahal izan beharko genukeela aipatzen zuen. Herriko berezko
hizkuntzan ez diharduen justizia-sistema justua ez dela ere iradokitzen zuen
idazki horretan. Idatzi honetan,
istorio bat ere kontatzen du, gerra zibila hasi aurrexeagoan gertatua itxuraz, non
euskaraz baizik ez zekien herritar bat epaitu zuten espainolez. Zinpekoek ere
ez omen zekiten taxuz espainolez, eta herritarra aske uzteari “sí” esan
beharrean, akusazio eskaerari erantzun zioten baiezkoarekin. Gertaera horren
ondoren irakurketa aurki dezakegu artikuluaren bukaeran:
“Eta guzti hau zergatik gertatu zen? Epaiketan herriaren hizkuntza,
hots, Patxik eta zinpekoek ezagutzen, erabiltzen eta hitz egiten zuten bertako
hizkuntza, euskara, erabili ez zelako; hobeto esan, justizia saileko juezak,
fiskalak eta gainontzekoek, euskara ez zekitenez, gai ez zirelako Euskadin
justizia egiteko. Hau orain dela mende erdi bat baino pixka bat gehiago
gertatutakoa da, eta orain zer?”
Ba orain ere euskaldunontzat ez dago justiziarik geure herrian. Horixe
da euskaldunok egunerokoan gure herrian bizi duguna, justizia falta, norbere
herrian arrotz bizi behar izatea. Aspaldi honetan gainera, eguneroko zigor
horrekin nahikoa ez itxuraz, eta zigor gehitu bat ezarri nahi digute.
Epaiketetan itzultzailerik gabe testifikatu nahi duena, edota epaiketa euskaraz
burutzeko eskatu eta eskaerari horri muzin egin zaiola ikustean euskaldunon
eskubideak epai-gelan aldarrikatu eta defendatzeagatik kartzela zigorrera
kondenatzen hasi dira epaileak. Horrela gernikar bat sei hilabetetako kartzela
zigorrera kondenatu zuten orain urtebete, eta datorren abenduaren 19an berriz,
12 herritar epaituko gaituzte Bilboko auzitegi probintzialean epai-gelan Euskal
Herrian Euskaraz abestu eta ondorioz epaiketaren jardun “normala” oztopatu
izana leporatuz. Bakoitzari 5na hilabetetako kartzela zigorra eskatzen digu
epaileak.
Horixe da gaur eguneko errealitatea. Gerra zibilean eta frankismoan
gordina zena, baina estatutu eta konstituzioak inondik inora aldatu ez duten
errealitatea. Eta errealitateak gordina izaten jarraituko du, herri gisa dagozkigun
eskubideen jabe ez garen bitartean. Euskal Herri euskalduna eraiki ahal
izateko, euskarak menpeko hizkuntza izateari utzi behar dio ezinbestean, orduan
bakarrik izango dugulako euskal herritarrok Euskal Herria berreuskalduntzeko
beharrezkoak diren lege eta politikak abian jartzeko eskumena. Euskarak
autodeterminazioa ezinbestekoa du. Hizkuntza eta kultura txikientzat mundua
bera kaiola den garai hauetan, euskarak hegan egiteko espazioa behar du,
espainiar zein frantziar legedi eta politikek ukatzen dioten askatasun
espazioa.
Gainontzean euskaraz biziko den Euskal Herria lortzea ezinezkoa izango
zaigu, adibide garbiena 25 urte eta gero, euskararen legeak utzi digun
errealitatea bera izan daiteke. Espainol elebakarrei “pixka bat es mucho” esanaz
dihardugu 25 urte eta gero. Ze aurreratu dugu bada urte guzti hauetan? Jakin
daiteke zeintzuk diren “pixka bat es mucho” izeneko hizkuntza politikarekin
lortu nahi diren helburuak? Ekimen sinpatikoak beharrezkoak dira, baina
euskarak politika antipatikoak behar ditu ezinbestean. Gordina dirudien arren
horrelaxe da, euskaraz ez dakitenei begirako politika antipatikoak soilik
ekarriko duelako euskaldunok egunen batean euskaraz bizi ahal izatea geure
lurrean. Gainontzean euskaraz ez dakitenentzat, euskaldunak bufoi eta euskara
kontu exotiko besterik ez gara izango aurrerantzean ere.
Zorionez euskaldun asko gara oraindik euskara bere lurrean aske
ikusteko lanari lotuak. Abenduaren 19an Bilbon epaitzen gaituzten bitartean,
Madrilen 18/98an inputatutako lagunak epaia entzuten ariko dira. Hori da
euskaldunon egunerokoa, batzutan pixka bat zigortzen zaituzte, eta beste
batzutan asko. Urte asko daramatzagu era bateko edota besteko zapalkuntzak
jasaten, baina gure hizkuntzak, gure herriak aurrera egin dezan, pixka bat zein
asko ematen jarraitzeko prest gaude oraindik, bai horixe!!
Besarkada eta muxu handi bana Mendi, Olatz eta gainontzekoei, zuekin
ikasitakoa baliatuz jarraituko dugu
aurrerantzean ere bide eginez.
Nik erantzun diot galderari, baina berriro irekita uzten dut inork
heldu nahi badio. Eta orain zer?
Posted by: unai.2007/12/20 18:08:57.871000 GMT+1
Tags:
euskara
bandres
traditore
traduttore
justizia
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/11/25 22:17:29.117000 GMT+1
Azkenaldian HPS-ko arduradunen ahotik, euskararen inguruan batean
eta bestean entzun eta ikusitakoen inguruan bi hitz...
Hutsuneak ba omen dira Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikan,
baina hutsune horien erabilpen maltzurra egiten omen dute batzuk, eta hori ez
omen da zilegia. Baina, egia esateari zergatik deitzen zaio “erabilpen
maltzurra”? Egoera desdramatizatzeko beharra omen dago, baina egoera dramatikoa
baldin bada, zergatik ezkutatu behar dugu berau? Zer dago benetan zuen jardunaren
atzean: EAE berreuskalduntzeko taktika, edota gaur egungo erdal inposizioa
mantentzeko estrategia?
Honako galderak ere entzun ditugu, “ari al gara erkidegoan
herri erakundeak, gizartea, neurriak hartzen euskararen erabilera gero eta
handiago eta zabalagoa izan dadin?”. Erantzuna argia da: noski baietz!!. Baina
ondoko galdera erantzun gabe gelditzen da: Noizko lortuko da gaur egungo
hizkuntza politikarekin, zuek aldarrikatzen duzuen jendarte elebidun orekatu
hori? (Jendarte elebidun orekatua= %100ak euskara eta gaztelania jakitea esan
nahi du, ezta?).
Eta ondoko perlak ere entzun dira, "Zenbaitek egin ohi
duen moduan euskara beti liskarrarekin, albiste negatiboekin, gorabeherekin
lotzen badugu, ez diogu batere mesederik egiten. Hobe dugu
erakargarritasunarekin, baliagarritasunarekin, gozamenarekin eta
elkarbizitzarekin lotzea". Beti bezala euskaldunak ernegatuta
egunerokoarekin eta erdaldunak gustura euskaldunak ze jatorrak diren esanaz.
Gauza bat da erdaldunengana ze diskurtso helarazi behar den, eta bestea
euskaldunoi euskaraz bizitzea nola bermatzen zaigun!! Euskaldunok bizi dugun
egoeran, zer egin behar dugu ba? Egunerokoaren sumiso bihurtu ala? Ba, ez da
pentsatu ere! Eta horretarako albiste
negatiboak kaleratu, liskarrak sortu eta kartzela zigorrak jasan behar baditugu
ere tinko eutsiko diogu. Patxi, jakingo duzu EAEko epaitegietan euskaldunak
kartzela zigorrak jasotzen hasi direla, hizkuntza eskubideen aldarrikapena egitearren,
ezta? Hurrengo epaiketan epaileari euskaltegirako matrikula orria eman
beharrean, gerturatu eta muxu handi bat emango diot zure partez, ados?
Bukatzeko esan, politika sinpatikoa egin behar dela, baina
politika antipatikoa ere derrigorrezkoa izango dela euskararen egoera
minorizatua gainditzeko. Gaurko egoera aldatu nahi badugu, eta euskaraz biziko
den herria eraiki, neurri, ekimen ugari egiten jarraitu beharko dugu, baina
euskarak gaur egun bizi duen menpeko status-a gainditu behar du ezinbestez. Horretarako
bidea, Euskal Herriaren eta euskararen autodeterminazioa lortzean kokatu behar
dugularik. Noski, baldin eta Euskal Herri euskalduna baldin bada helburu.
Posted by: unai larreategi.2007/11/25 22:17:29.117000 GMT+1
Tags:
hps
elkarlana
orekatua
baztarrika
elebitasuna
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/11/24 17:10:44.713000 GMT+1
Barañainen burutu da gaur goizean aurtengo Nazio Eztabaida. Izan behar lukeenetik urruti bada ere, bide onean dela iruditzen zait. Urteko plan egokia onartu delakoan nago, eta are garrantzitsuago, aurrera begirakoan tresna honek eduki beharko lukeen garrantziaz ikusiriko konbentzimendua nabari zer bertaratuen artean.
Beti egongo da ondoko diskusioa: hura etorri da, beste hura ez... baina horri begiratzeari utzi eta euskal herrian eta nazio eraikuntzan sinisten dugunon artean ekin behar diogu sinismenez gure egitekoari.
Gaur goizekoa honela ageri da
Berrian eta
Garan.
Posted by: unai larreategi.2007/11/24 17:10:44.713000 GMT+1
Tags:
eztabaida
eraikuntza
nazio
barañain
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/11/23 23:52:11.343000 GMT+1
Jardunaldi interesgarria benetan gaur Euskara Elkarteen Topaguneak antolatuta bizi izan duguna. Bertan esanak
hemen jaso, irakurri, eztabaidatu ahalgo dira, baina hausnarketa dezente jarri dira mahai gainean gaurkoan. Emango digu bai zer pentsa gaur entzundako zenbait kontuk. Aztertuko ditugu poliki-poliki.
Eta bihar berriz, Nazio Eztabaida Barañainen. Artikulu bat idatzi dugu, eta gaurko
Berrian azaldu da, beraz luzapenetan ibili gabe, bertan partehartzearen zergatiak jakin nahi dituenak artikulu hori irakurri besterik ez dauka.
Kontatuko ditugu bertan entzun eta eztabaidatuak,
Amets on,
Posted by: unai larreategi.2007/11/23 23:52:11.343000 GMT+1
Tags:
eztabaida
nazio
e2ibilean
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/10/05 10:51:36.799000 GMT+2
11 urtetako borrokaren ostean, badirudi Gabiren epaiketa bukatzear dela. 11 urte, hamaika borroka egin dira epaiketa hau dela eta.
Atzo bertan "visto para sentencia" gelditu zen kasua, honela jaso dute kontua
Berrian eta
Garan (españolez).
Posted by: unai.2007/10/05 10:51:36.799000 GMT+2
Tags:
euskaraz
basañez
ehe
justizia
gabi
| Permalink
| Comments (1)
| References (0)
Next posts