Sartu barrura laguna, odolki aza ta babarruna!


Bagoaz ttipi-ttapa aurreraka gure gaztetxe xarmanta hobetzeko prozesuan! Baina oraindik ez dugu bukatu.. horregatik ostegunak "Lan Egun" izendatu ditugu astero pauso bat eman ahal izateko. Denon eskuak dira beharrezko!  Beraz, hazia landatzera etorri nahi baduzu, ostegunero 18:00tatik aurrera ateak zabalik izango dituzu!   Bertan ikusiko garelakoan!



 


Busti hadi Gazte Festetan!http://www.youtube.com/watch?v=nY4Hu-b4kp0


Nork ez ditu Gazte Festak gustuko?? Baltsa karrera, paella lehiaketa, kontzertu bikainak, ekitaldi paregabeak... Baina nork antolatzen du programazio zabal eta aberats hori? ba.. herriko gazteak! Anima zaitez zu ere antolakuntzan parte hartzera! ASTELEHENETAN arratsaldeko 7tan KULTUR-ETXE ATZEAN Bertan ikusiko garelakoan..


-Nire liburuetaz asperturik nago.. -Ez daukat denborarik erostera joateko.. -Orain krisia dela eta ezin dut dirua liburuetan gastatu… BLA BLA BLA!! Aitzekiak denak! Etxeluze Gaztetxeak irakurtzea gustuko duzuen guztientzat eta aurretik aipatutako arrazoi ustel horiei erantzuna emanez, liburu ibiltariak zabalduko ditu Euskal Herritik abentura berrien bila!! -Etaa.. zer da liburu ibiltariaren kontu hori??-Etxeluze Gaztetxeak hainbat liburu utziko ditu inguruko txoko ezberdinetan, nahi duenak irakurri eta nola ez, beste nonbait uzteko irakurle berrien bila! -Eta nola dakigu zein...


Lan eta lan jardun ziren orio eta getariar gazteak igeltsuaren inguruan ikasiz Etxeluze apaintzen! Mila esker bertara gerturatu zeineten guztiei eta baita irakasleari ere!! Ea hurrengoan gehiago bertaratzen garen!     


Giro paregabea joan den ostiralekoa! Kontzertu bikainak eskaini zizkiguten Morphina eta Kasik taldeek!! Eta ahaztu gabe, eskerrik asko inguruko herrietatik berturatu ziren guztiei ere! Jarraian, Mikel Fernandez argazkilariaren eskutik gaueko argazki batzuk:Morphina   Kasik  


Ostiral honetan kontzertua izango da gaztetxean: kasik eta morphina izango dira jotzen 22:30ak aldera.www.myspace.com/kasiktaldea www.myspace.com/morphinataldea Gonbidatuta zaudete guztiok!