Kontraesan jaio nintzen

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-11-11 12:15



Erantzunik espero ez duten zer moduz zaude pedanteak airean, kearekin batera, nahiz eta tabernetan erretzea debekatuta dagoen berez.
Debekatuta dago, baita ere, gehiegi pentsatzea, gehiegi pentsa daitekeela suposatuz. Erlatibizatzen dugula sinesten dugun pertsonok ere beti daukagu zurito bat eskutan. Gero mugak daude, neskak nesken komunera sartzen dira eta frantsesez dauden kartelak tonu lerdo batean irakurtzen dibertitzen gara Baionan. Gelan gitarra bat daukat sokak hautsita, gizonek bibotea eramaten zuten garai hartako estanpatu koadroduna daukan funda batean sartuta. Inoiz inork jotzeko zain gitarra ere. Imajinatu mutilen toilette bateko tazan eserita neska bat, sokak dauzkan gitarra bati Laboaren kantak erakusten. Kantari, txokolatezko zigarro bat ezpainetan.



Utzi iruzkina: