Usurbilen banatuko dira finaletarako txartelak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2007-11-22 10:48

Larunbat honetan, azaroak 24, jokatuko dira Usurbilen ezker hormako II. Emakumea Pilotari txapelketako finalerdiak. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta lau partidu izango dira guztira.

Behin ligaxka amaituta lehen lau postuetan sailkatutako bikoteak arituko dira nor baino nor. 1-4 eta 2-3. postuetan sailkatutako bikoteak izango dira aurrez-aurre finalerako txartelaren bila. Ligaxkan elkarren aurka jokatutako neurketei erreparatuz gero, partidu gogor, estu eta orekatuak aurreikusten dira Usurbilerako.

Hona hemen larunbateko norgehiagoken berri:

M.Zabala-N.Zabala Tijero-Lujanbio
BaƱales-Gurrutxaga Jauregi-Goenaga
Manzisidor-Argain Etxegia-Mendizabal
Fernandez-Arozena Urkizu-Unanue

Eguraldiak txarrera egin eta Usurbilgo frontoia jokatzeko moduan egongo ez balitz, Zubietako frontoian jokatuko dira partiduak.

Zorte on denoi eta larunbatera arte!!!

 


Utzi iruzkina: