Urteko azken finalak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-12-23 18:19

Datorren larunbatean, abenduaren 27an, amaituko dira Ibarrako Belabieta pilotalekuan neska jubenilen eta neska nagusien Gipuzkoako ezker hormako Txapelketak.

 

Joan zen larunbatean, abenduaren 20an, jokatu ziren finalerdiak. Hona hemen jubenilen emaitza:

 

1. taldea

 

 

2. taldea

Hernani 3

30

24

Hernani 1

 

 

Nagusien mailako bi finalerdiak ere jokatu ziren San Tomas bezperan. Bertan, Emakumea Pilotari txapelketan lehen mailan eta bigarren mailan aritu ziren pilotariak aritu ziren nor baino nor, eta nabarmena izan zen joko-mailan dagoen aldea. Horren erakusgarri dira emaitzak:

 

1. taldea

 

 

2. taldea

Su-Berri

30

6

Ikasberri

Real Sociedad

30

10

Hernani

 

Iazko txapelduna (Su-Berri) eta txapeldunordea (Real Sociedad) sailkatu dira nagusien mailako finalera. Jubeniletan, berriz, aspaldiko partez Hernaniko pilotariek eskuratu dute txapela, elkarte horretakoak baitira sailkatutako bi taldeak.   

 

Hona hemen zein diren larunbateko partidak:

 

Ezaugarriak

1. taldea

 

 

2. taldea

Ordua

Nagusien 3-4. postua

Ikasberri

30

16

Hernani

16:00, 1. partida

Neska jubenilen finala

Hernani 2

22

30

Hernani 3

16:00, 2. partida

Neska nagusien finala

Su-Berri

30

8

Real Sociedad

16:00, 3.partida

Animo eta onenek irabaz dezatela!!

 


Utzi iruzkina: