Urrian jarriko dira martxan Nesken Pilota Eskolak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-09-24 17:02

Urrian hasiko da ikasturtea Gipuzkoako hainbat herritan antolatzen ari garen Nesken Pilota Eskoletan. Bertan batez ere paletan aritzen dira, nahiz eta tarteka-marteka eskupilotan ere jardun litezkeen.

Ekintza hau 10-16 urte bitarteko neskei dago zuzenduta eta iaz guztira 80 bat neskek hartu zuten parte ikastaro hauetan. Saioak astean behin izaten dira, ordubetetik ordu eta erdira bitartekoak, betiere pilotalekuaren eskuragarritasunaren arabera.

Zenbait herritako eskolak ia nahiko errotu dira azken bizpahiru urteetan, eta osasuntsu daude. Beste zenbait, berriz, berriak izango dira. Aurreko urtean martxan izan ziren, eta, okerrik ezean, aurten ere martxan izango direnak honako hauek dira:

  • Azpeitiko NPE: astelehenetan, 17:15-20:00 
  • Irurako NPE: asteazkenetan, 18:45-20:00
  • Ataungo NPE: asteazkenetan, 16:00-18:00
  • Donostiako NPE: astelehenetan, 18:00-19:00
  • Tolosako NPE: zehazteke

Berriak, berriz, honako hauek:

  • Azkoitiko NPE: astelehenetan
  • Zarauzko NPE: asteazkenetan
  • Orioko NPE: asteartetan, 17:00-18:30

Ikasturtea urritik ekainera antolatuko da eta bertan aritzeko urtean 60€-ko kuota ordaindu beharko dute parte hartzaileek. Horren truke Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatutako entrenatzaile bat eta beharrezko materiala jarriko ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak.

Informazio gehiagorako Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora dei dezakezue (943471463) edo albiste honen "erantzun" bezala ere bidal diezagukezue zuen zalantza hori.


Utzi iruzkina: