Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa-Kutxa Saria. 3.jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-03-16 13:06

Martxoaren 18 eta 19aren artean jokatuko dira Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa-Kutxa Sariko ligaxkako 3. jardunaldiko partidak. 1. mailakoak ostegun iluntzean jokatuko dira 2.ekoak, berriz, ostiral goizean.

Hona hemen karteldegia:

1. maila

 

2010/03/18

SU-BERRI 2

30 

12 

INTXAURRONDO

Irura. 20:30,

1. partida

SU-BERRI 1

30 

13 

HERNANI

Irura. 20:30,

2. partida

 2. maila – A multzoa

 

2010/03/19

HERNANI 1

 

 

URNIETA

Irura. 10:30,

1. partida

IKASBERRI

 

 

INTXAURRONDO

Irura. 10:30,

2. partida

2. maila – B multzoa

 

2010/03/19

ZARAUTZ

 

 

HERNANI 2

Irura. 10:30,

3. partida

Atsedena

 

 

ALTZATARRA

 

Lehen mailako txapelketan ligaxkako azken jardunaldia da, gainera. Gauzak oso-oso estu daude, Hernanik izan ezik beste hiru taldeek dutelako finalera sailkatzeko aukera.

Jaialdiko lehen partidan, orain arte partidarik galdu gabe dagoen Intxaurrondo eta bi partidatatik bat irabazita den Su-Berri 2 taldeak izango dira aurrez aurre. Anoetarrek, irabazteaz gain, ezinbestekoa izango dute tanto aldeari buelta ematea martxoaren 26ko finalean izan nahi badute.

Jaialdiko bigarren neurketan, berriz, Su-Berri 1 taldeak garaipena lortuz gero finalerako txartela eskuratuko luke.

Bigarren mailako txapelketari dagokionean, ligaxkako 3. eta azken partida dute aste honetan. Hauen kasuan finalerdietarako txartelak nork eskuratuko dituen erabakiko da. Multzo bakoitzeko lehen bi taldeak sailkatuko dira.  Beraz, hauek ere dena ematera kantxaratuko dira ostiral goizean.

Zorte on denoi!


Utzi iruzkina: