Trinketeko Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa 2010. Finalerdiak ate joka

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-06-07 12:17

Badira aste batzuk Euskadiko Euskal Pilota Federazioak trinketeko kluben artekoa abian jarri zuenetik. 5 jardunaldi izango dira guztira, eta dagoeneko, igaro dira ligaxkako hirurak.

Asteburu honetan finalerdiak jokatuko dira bai gazte mailan eta baita nagusiei dagokienean ere.

Hona hemen partehartzearen berri:

Gazte maila

Nagusi maila

Hernani 1

Hernani 2

Hernani 3

Alaitasuna

Oberena

Mallabia

Hernani 1

Dulantzi

Intxaurrondo

Adurtza

Hernani 2

Errekaleor

Nesketan parte hartuko duten talde guztien artean gehiengo nagusia gipuzkoarra da. Gazte mailan lautik hiru; laugarrena, Alaitasuna, bizkaitarra da. Nagusi mailan, aldiz,  hiru gipuzkoar (Hernani eta Intxaurrondo), bi arabar (Dulantzi eta Adurtza), bi bizkaitar (Errekaleor eta Mallabia) eta nafar bat (Oberena).

Finalerdiak nortzuk jokatuko dituzten jakin bezain pronto jakinaraziko dizuegu.


Utzi iruzkina: