Trinketeko Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa 2010. Finalak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-06-16 13:51

Larunbatean, hilak 19, emango zaio amaiera aurtengo Trinketeko Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketari. Iragan asteburuan jokatutako finalerdien ostean dagoeneko badakigu zein talde arituko diren nagusi mailan eta baita gazte mailan ere. Ondorengo taulan daukazue jaialdiaren berri:

Kategoria 1. taldea 2. taldea Non-Noiz

Neska gazteak

Hernani 1 Hernani 2

Maitena-Gasteiz

2010-06-19, 16:30 (1)

Neska nagusiak Errekaleor Oberena

Maitena-Gasteiz

2010-06-19, 16:30 (2)

Gazte mailako txapela Gipuzkoara etorriko da eta ikusteke dago nagusi mailakoak Arabarako ala Nafarroarako bidea hartu duen.

Zorte on eta animo denoi!


Utzi iruzkina: