Tijero-Pagolarentzat 2. mailako Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketako txapelak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-06-14 12:34

Iragan ostiralean, hilak 11, eman zitzaion amaiera Donostiako Gaskan apirilaren 23an abian jarri zen 2. mailako Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketari.

Hilabete eta erdi pasatxoan, hamar bikote, lehia bizian aritu ostean, azken jardunaldian, ohorezko postuak zehazteko hitzordua zuten lau bikotek. Izan ere, jaialdiari 3. eta 4. posturako norgehiagokak eman zion hasiera eta partida nagusia honen ondorengo finala izan zen. Hona hemen emaitzak:

3.-4. postua

ARRIOLA

PIEROLA

29

RANDEZ

E. PAGOLA

30

FINALA

TIJERO

M. PAGOLA

30

GOENAGA

MORON

21

Honenbestez, partidarik galdu gabe nagusitu da bikote hernaniarra, txapelketan zehar jokaturiko 6 partidetan 30 tantora helduta. Goenaga-Moronek ere tinko eutsi diote euren hautagaitzari azken unera arte, nahiz eta finalean amore eman beharrean izan ziren.

Dagoeneko amaitu dute denboraldia ia pilotari gehienek, Trinketeko Kutxa Sarikoak baino ez dira falta, urrian hasi eta bederatzi hilabetean gogor entrenatu eta lehiatu ostean ondo merezitako oporrak zain dauzkate, beraz.

ZORIONAK denoi eta uda ona pasa!


Utzi iruzkina: