Sustapen jarduerak Legazpiko Haztegi Ikastolan

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-01-24 13:23

Atzo, urtarrilak 23, Legazpiko Haztegi Ikastolan paleta sustatzeko jarduerak burutu zituzten 1. eta 2. DBHko ikasleek. Heziketa Fisikoko saioetan Emakumea Pilotari Proiektuko teknikari baten laguntzaz ariketa eta jolas ezberdinak burutu zituzten paleta ardatz hartuta.

Legazpiko Nesken Paleta Eskola sortzeko bidean emandako urrats bat gehiago da hau. Datorren astean beste sustapen jarduera batzuk burutuko dira ikastetxe berean, neskek paletan aritzeko aukera izan dezaten eta kirol hau burutuz ondo pasa dezaten.

Sustapen jarduera hauek LHko 5 eta 6. mailetan eta DBHn burutuko dira, ondoren, ikasleak animatzen badira betiere, asteazkenero paleta eskola martxan jartzeko otsailaren 2.astetik aurrera.

 


Utzi iruzkina: