Redondo-Arrondorentzat 2. mailako Trinketeko III. Emakumea Pilotariko txapelak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-06-25 11:48

Joan zen ostiralean, ekainaren 19an, eman zitzaion amaiera Trinketeko III. Emakumea Pilotari txapelketari, Donostiako Gaskan jokatutako finalarekin.

Hona hemen emaitza:

1. taldea 2. taldea
Lizeaga-Ugalde 29 30 Redondo-Arrondo

Final estu eta gogorra izan zen oso; gorabeheratsua ere bai, markagailuan aldetxoa izan baitzuten azkenean galtzaile suertatuko zirenek partida ia osoan. 10-2, 10-7, 21-20, 28-25 eta 29-27 joan ziren aurretik, baina, azkenean, 30era iristeko tanto bakarraren faltan geratu ziren.  

 

Redondo-Arrondo bikoteak ez etsi izanak garrantzia oso handia izan zuen, markagailuan atzetik joanagatik ere, bestela, ezinezkoa egingo baitzitzaien markagailua iraultzea. Partidako erregularrena Irati Ugalde hernaniar gaztea izan zen, baina erabakiorrena, berriz, Eluska Arrondo. Honek egin zituen gauzarik onen eta txarrenak eta azken tantoa ere berak erdietsi zuen. Maite Redondo oriotarra eta Ane Lizeaga hernaniarra euren mailan aritu ziren.

Azpimarragarria da lau finalistetatik hiru hernaniarrak zirela, bertako pilota eskolan egiten ari den lana uztak ematen ari den seinale.

Zorionak denoi eta gozatu udan!

*Oharra: argazki gehiago dituzue argazki galerian 


Utzi iruzkina: