Overbooking-a frontoian

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-01-14 17:02

Duela astebete jarri zen abian 20 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko paleta ikastaroa Hernanin. Hasiera batean talde bat edo asko jota bi sortzea espero bazen ere, jendetza bildu da eta une honetan ia 3 dira osaturik dauden taldeak.

27 dira momentuz ikastaroan izena eman duten emakumeak eta astelehen goizez, ostegun goizez eta ostegun arratsaldez izaten dituzte saioak. Hona hemen saioen inguruko xehetasun batzuk:

  • Astean ordu eta erdiko saio bat
  • Kuota: 45€
  • Orduak:
    • Astelehen goizak: 9:30-11:00
    • Ostegun goizak: 9:30-11:00
    • Ostegun arratsaldeak: 14:45-16:15
  • Taldeen osaketa:
    • Astelehen goizak: 10 emakume
    • Ostegun goizak: 5-6
    • Ostegun arratsaldeak: 10 emakume

Inork ikastaroan izenik eman nahiko balu Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora dei dezake (943471463) edo baita telefono zenbaki honetara ere: 628904156

 


Utzi iruzkina: