Ostiralean jarriko da abian Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-04-12 13:39

Ostiral honetan bertan, apirilaren 16an, jarriko du martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Trinketeko IV. Emakumea Pilotari txapelketa.

 

Aurreko edizioetako ildoari segiz, pilotariak 2 mailatan arituko dira, lehenengoan eta bigarrenean. Antolakuntzak bakoitzaren joko-maila kontuan hartuta bikote orekatuak osatzeko saiakera egin du beste behin ere. Guztira 15 bikote arituko dira lehian, 5 lehenengo mailan eta 10 bigarrenean. Aurten gorakadatxoa izan da parte hartzeari dagokionez, iaz baino 2 bikote gehiago arituko baitira, bana lehenengo mailan eta bigarrenean.

 

Hona hemen bikoteak:

 

1. maila

2. maila

Itxaso Echave – Naty Evaristti

Garbiñe Tijero – Mirari Pagola

Maitane Aburuza – Uxue Fernandez

Maite Redondo – Ainhoa Garmendia

Mirari Etxegia – Goiatz Manzisidor 

Amaia Irazustabarrena – Maider Semper

Patri Espinar – Ainhoa Montes

Miren Goikoetxea – Alaitz Bañales 

Eneritz Perez – Nagore Arozena 

Eli Gutierrez – Irati Ugalde

 

Ane Lizeaga – Loiola Zuazu

 

Miren Randez – Eli Pagola

 

Miren Aierbe – Eluska Arrondo

 

Esti Arriola – Estitxu Pierola

 

Arantxa Goenaga – Ainhoa Moron

 

1. mailako txapelketa hasiko da asteburu honetan eta 2.a, berriz, hurrengoan. 1. mailakoek Irurako Ametsa trinketean jokatuko dituzte partida guztiak, eta, 2. ekoak Donostiako Gaska eta Irurako trinketearen artean arituko dira. Partida guztiak ostiral iluntzetan jokatuko dira.  

 

1. mailako txapelketa apirilaren 16tik maiatzaren 28ra bitartean jokatuko da eta 2. mailakoa apirilaren 23tik ekainaren 11ra bitartean.

Jardunaldiz jardunaldi emango dizuegu emaitzen berri.


Utzi iruzkina: