Ostiralean hasiko da Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-04-23 14:05

Denboraldiaren amaiera gero eta gertuago dugun honetan, Gipuzkoan paletaz federatuta jokatzen duten neskek Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa hasiko dute ostiral honetan bertan.

Iaz jokatu zen lehiaketa honen lehen edizioa. Aurten ere dinamika bera segiko da, pilotariak bi mailatan banatuz. Jarraian agertzen dira maila bakoitzean jokatuko duten bikoteak:

1. MAILA 2. MAILA

M. Aburuza - N. Arozena

M. Randez - A. Montes

U. Fernandez - N. Evaristti

I. Urkizu - O. Unanue

M. Mendizabal - M. Gurrutxaga

E. Arriola - K. Urbistondo

G. Jauregi - I. Ugalde

M. Redondo - A. Lujanbio

A. Goenaga - E. Pierola

M. Zabala - A. BaƱales

E. Gutierrez - L. Lucas

E. Perez - N. Zabala

 

Lehenengo mailan 5 bikotek hartuko dute parte. Hauek, denek denen aurkako ligaxka jokatuko dute lehenengo, eta lehen bi postuetan sailkatutako bi bikoteek lortuko dute finalerako txartela.

Bigarren mailan 7 bikotek eman dute izena. Hauek ere denek denen aurkako ligaxka jokatuko dute lehenengo, eta lehen postuan sailkatutako bikoteak finalerako zuzeneko txartela lortuko du. Bi eta hirugarren postuetan sailkatutakoek, berriz, elkarren artean jokatuko dute finalerdia.

Hona hemen txapelketa noiz eta non jokatuko den:

1. maila: apirilaren 25etik maiatzaren 30era, Iruran, 22:00etan

2. maila: apirilaren 25etik ekainaren 27ra, Gaskan, 20:00etan

Ondorengo albiste batean jakinaraziko zaizue lehen jardunaldiko partiden berri.


Utzi iruzkina: