Norentzat ote?

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-11-24 14:41

Joan den larunbatean, azaroaren 22an, jokatutako finalerdien ostean, bi partida (bana maila bakoitzean) baino ez dira falta ezker hormako III. Emakumea Pilotari Txapelketako txapeldunak ezagutzeko.

Inbidia eta presio pixka bat sartu asmotan, hona hemen garaileek jasoko dituzten sari preziatuak eta finalera sailkatu diren bikoteak:

 

2. maila

1. taldea 2. taldea
Dominguez-Lucas 30 12 Tijero-Urbieta

1. maila

1. taldea 2. taldea
Fernandez-Montes 30 24 Pierola-Unanue

Jaialdia arratsaldeko 16:30ean hasiko da, Zarauzko Nesken Paleta Eskolako pilotarien erakustaldi partida batekin. Finalak, berriz, 17:30ean hastea aurreikusten da.

Ondoren, lagun giroan emango diote amaiera txapelketari pilotari gehienek, Zarautzen afaltzen geratzeko asmotan baitira.

Partidak ikustera (edo kotilleatzera) azaldu nahi duenak egin dezala buelta bat Aritzbataldera!


Utzi iruzkina: