Nesken Paleta Eskola sortzeko saiakera Astigarragan

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-10-26 11:30

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, Emakumea Pilotari egitasmoko eskola kiroleko alorraren baitan, Nesken Paleta Eskola bat jarri nahi du abian Astigarragan. Hori dela eta, ostegunean, etzi, paletan probatzeko aukera izango dute bertako frontoira inguratutako neskek.

Hona hemen proposamenaren berri zehatzago:

  • Zer: "Paletan probatzeko eguna"
  • Norentzat: 10 urtetik gorako neskentzat
  • Noiz: ostegunean, hilak 28.
  • Ordua: 16:45-18:00
  • Non: Astigarragako pilotalekuan

Probatu, gustatu eta jarraitzeko asmoa dutenek, urritik ekainera bitartean, astean behingo maiztasunez, entrenamendu saioak burutzeko aukera izango dute, aurrez aipaturiko ordutegi berean. Ikastaroaren prezioa 90€koa izango da, material eta begirale gastuak barne.

Informazio gehiagorako: 943471463 (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa) eta 665988588 (Patri). 


Utzi iruzkina: