Neskak Iruran

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-04-03 17:16

Bihar Irurako Ametsa trinketean nesken gomazko paletako bi partida jokatuko dira, gaueko 9etatik aurrera. Biak ala biak ere Trinketeko Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa - Kutxa Sariaren baitan.

Hona hemen bihar jokatuko diren partiden berri:

PARTIDAK 1. Taldea

2. Taldea

Ordua
1. partida Hernani 2

Ramuntxo

21:00
2. partida Ikasberri Hernani 1.aren ondoren

Gaueko lehen norgehiagoka neska jubenilen ligaxkako bigarren jardunaldiari dagokiona izango da. Bigarrena, berriz, neska nagusien kategoriako final-laurdenen baitakoa.

3. partida bat ere bazen jokatzekoa nagusien mailan (Urnieta-Zumaia), baina zoritxarrez bertan behera geratu da.

Zorte on denoi eta eman egurra!!!

 


Utzi iruzkina: