Neska nagusien Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa. Izenematea irekita

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-11-05 11:38

Azaroaren 10era arteko epea dute interesa duten Gipuzkoako pilota elkarteek neska nagusien gomazko paletako txapelketarako taldeen izenemateak egiteko.

Aurten, aldaketa dezente izango dira txapelketa honetan. Izan ere, pilotariek bi mailatan jokatuko dute (1.a eta 2.a) eta elkarte bakoitzak nahi adina talde apuntatu ahal izango ditu maila bakoitzean. Hona hemen txapelketak noiztik nora jokatuko diren, nahiz eta izenematea itxi ostean zehaztuko diren egutegi eta partida definitiboak:

1. maila: azaroaren 29tik abenduaren 27ra

2. maila: azaroaren 29tik urtarrilaren 24ra (beranduenera jota)

Datorren asteartetik aurrera, beraz, informazio zehatzagoa geureganatu ahala, jakinaraziko dizuegu hementxe bertan.


Utzi iruzkina: