Neska Jubenilen Udaberri Saria. Izenematea

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-02-13 08:52

Iaz antolatu zen lehenengoz kadete eta jubenil kategoriako paletarientzako Udaberri Saria izeneko txapelketa. Ordukoak utzitako aho zapore onari esker aurten edizio berri bat martxan jartzeko asmotan dabiltza Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan.

Txapelketa hau ezker horman jokatuko da eta ezingo dute bertan parte hartu trinketean parte hartu behar duten kadete-jubenilek.

Izena emateko epea otsailaren 15ean, asteazkenean, amaituko da. Txapelketa, berriz, otsailaren 25eko asteburuan hastea aurreikusten da, izenematearen arabera aldaketak izan badaitezke ere.

Informazioa jaso ahala saiatuko gara zuenganatzen.


Utzi iruzkina: